Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Hauteskunde gaua zuzenean kaletik!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, apirilak 21, irratsaio berezi bat egin dugu kaletik. Aspaldiko partez Edonatorekin batera mikrofonoa eskuan hartu eta EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan jardun gara. Hortarako hautesleku ezberdinak bixitatu ditugu eta alderdi politikoen egoitzetara ere joan gara. Arazo tekniko batzuk izan ditugu eta horrexegatik grabaketa ez da kalitate oso onekoa. Dena den, gaurko xelebrekeria zarauzko udaltzain batek Arraiko kamixeta erosi nahi duela zuzenean esan digunekoa izan da. Hau eta gehiago aurkituko duzu grabaketan.

On egin!

Adi!! Adi!!! Jexux Egaña jauna handia Antigualekon!!!

Antigoaleko irratsaioaren apirileko saioan, Jexux Egaña izango dugu gure gela arrosan. Bera, duela 89 urte Zarauzko herrigunetik dezente gertu zegoen baserri batean jaio zen eta bera bezalako euskaldun euskaltzale, aita, langile eta orain erretiroa hartutako gizon batek kontatuko digu nola hazi zen 40. hamarkadan, nola joan zen Zarautzen antolatu zen lehen greba, herrian zegoen giro ultrakontserbadorea ulertzen lagunduko digu, Irrintzi kultur elkarte euskaltzale handiaren ibilbide luze eta oparoa ikaragarri ondo deskribatuko digu…eta gure herriak eta gizarte honek azken hamarkadetan izan dituen aldaketa pila guzti hauek nola ikusten dituen jakiteko zorte zoragaria izango dugu.

Beraz, apirilaren 18an, hilabete honetako 3. osteguna denez, zuekin Arraio Irratian eta Antigualekon… Jexux Egaña!!!!