Astearte honetako irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den kontzertu eta bideo emanaldiaz informatzeaz gain, azken egun hauetako nobedadeez ere hitzegingo dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango dugu, Otsailaren 13an, Ostiralean.
Arratsaldeko 20:00tan hasita, “69†film dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Nikolaj Viborgek izango dugu gaztetxean, berak ekoizturiko 69 filma aurkezten. Bertan, Copenhageko Ungdomshuset etxe okupatu mitikoaren inguruan hitzegiten du. Etxe hau 25 urtez bizirik egon ondoren, bortizki desalojatua izan zen 2007ean. Aukera paregabea izango dugu beraz, desalojoaren egunean gertatu zenaren berri izateko.
Filmaren ondoren, hiru taldek joko dute Putzuzuloko oholtza gainean. Lehenik, Harlore Zarauztarrak izango ditugu. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta bertako kantuez gozatzeko aukera izango dugu. Hauen ondoren, Zallatik datozen No Komply Hardcore taldea izango dugu. Azkenik, Europar biran dabilen Hjertestop taldeak joko du. Danimarkarrak, EP bat eta LP bat kaleratu berri dute eta hau ari dira aurkezten Europa guztian zehar. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.
Be First to Comment