Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2009

Arrautz ustelak taldea Zaratazarautzen

Azaroaren 17ko ZarataZarautz saioan, Orioko Arrautz Ustelak taldea izango dugu gonbidatu gisa. Beraien ibilbideari buruz, kontzertuei buruz eta etorkizunean dituzten asmoei buruz hitzegingo dugu oraingoan. Grabaketaren bat entzuteko aukera ere izango da.

arrautz-ustelak.jpg

Guzti hau beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

Entzun ahuntzen beste eztul bat!!

epala!!!

Igande hontan ere makina kontu izan genituen Ahuntzaren gauerdiko eztulan. Ez genuen izan gonbidaturik eta ondorioz, Malintxe, Edonato eta Jardineroren arteko solasaldi benetan interesgarria izan genuen.

Alde batetik, herritar askoren ahotan dagoen kontu bat izan genun hizpide: bizikleten afera. Eta bestetik, Xakela Gaztetxe Asanbladakoek larunbatean kalean antolatutako eguna hartu genuen gaitzat.

Gai mamitsua benetan. Instituzioaren jarrera, gazteen independentzia hauekiko… Noski, Jardineroren efemerideak ere izan genituen.

Eta hurrengo astean berriz gonbidatu bat izango degu ezker abertzalearen proposamenaren inguruan hitzegiteko, herriko kontuak alde batera utzi gabe.

Ba hoixe, nahi izan ezkero grabazioa entzun hemen behean klikatu, eta ausnartu! ez, Esnatu!

tango usain eta etorkin hotsak gaur bitacora kaieran

bere sorterria utzita zarautza eta zarauztar izatera iritsi bitarteko bidaia kontatuko digu Marianok; ez ahaztu, gaur, astelehena, iluntzeko 9etatik aurrera zure irratian, Arraio Irratian, 99.3an, Bitacora Kaieran.

argentina.jpg

Grabatutako saio interesgarria entzungai; sustraiak argentinan izan arren, zarautzen, Euskal Herrian, gustura…

Bertsolari txapelketa nagusia berriz ere Arraion

Nahiz eta aurreko astebukaeran arazo dezente izan genituen bertsolari txapelketarekin konexioa egiteko, guzti hau konpondu dugu eta astebukaera honetako saioak ere Arraio irratitik emitituko ditugu. Astebukaera honetan, Tolosan eta Hendaian izango dira saioak.

Larunbatean, Azaroaren 14an eta Tolosako herrian, Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak ariko dira Usabal Polikiroldegian. Egun honetako aurkezlea Saroi Jauregi izango da.

tolosa_bertsolariak.png

Igandean berriz, Azaroaren 15ean eta Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Onintza Enbeita jardungo dira, Zuriñe Iarritu aurkezle moduan dela.

hendaia_bertsolariak.png

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Info 7 irratiarekin konexioa burutuko dugu bi irratsaioak emititzeko.

Nafarroako antzerki eskolaz hitzegin genuen Brainstorming saioan

Azaroaren 12ko brainstorming irratsaioan benetan interesgarri joan zen beste behin ere. Saioari hasiera emateko, Zumaiako Ihintza tabernako komuna nola diseinatu duten komentatu genuen. Ondoren, Zura taldearen kiribil diskaz mintzatu ginen eta eman behar dituzten azken kontzertuez jardun genuen.

Saioaren azken atalean berriz, Nafarroako Antzerki Eskola izan genuen hizpide. Aurten, Nafar gobernuak bere dirulaguntzak murriztu dizkie eta kinka larrian daude bertako langile eta ikasleak. Guzti hau salatzeko, mobilizazio batzuk burutzen dabiltza azken egun hauetan eta guzti honen berri izateko telefono bidezko elkarrizketa bat burutu genuen bertako ikaslea den Jaionerekin.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue: