Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2009

Extrawelt bikoteri eskeinitako saio berezia biharkoan

Kaixo maiteok, Putzuzulo-ren laugarren urtemuga azkenengo txanpan dugula eta, hementxe gaude, odol transfusio baten beharrean dagoeneko, baina bueno, sarna con gusto… ba hoixe, pasa den ostiralean izan genuen aurtengo Kaiolatik fest, urtemugaro bezala, eta egia esan bikain atera da aurtengoan ere, giro ezin hobea eta musika elektroniko aparta prezio duinean. Eskerrikasko festa hura posible egin zuten guztiei benetan!!! Eta orain gurera, biharko ere saio ezin hobea dugulako prestaturik. Biharkoan Extrawelt Alemaniarrei eskeiniko diegu saioa, Hanburgotik datorren bikote honen minimal ilun eta psikodelikoaz gozatuko dugu beste behin ere. Darkside of my room, one tree hill, fernweh edota under tage bezalako harribitxiekin begiak itxi eta egan egingo dugu infinitora, animatzen??? Horretaz gain, lehengo asteako festa horretan entzundako tendentzi berriak aipatuko ditugu, eta hori gutxi bada, klasikazo bat dut gordeta saioa amaitzeko, beraz badakizue, ez galdu biharko bidaia!!! UP THE KAIOLS!!!

Burux Lee taldearekin eginiko irratsaioa entzungai dago iada

Azaroaren 10ean Burux Lee taldearekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioaren lehen orduerdian nobedade berri batzuk entzuteko aukera izan genuen B jaunaren bitartez. Hurrengo ordubetean, Burux Leeko lagunak izan genituen Arraioko gela arroxean taldeari buruz hizketan. Diska berria, Europan zehar burututako bira eta etorkizuneko asmoez hitzegin genuen beraiekin.

Irratsaioa Podcastean duzue. Egun hontako playlista berriz HEMEN.

GENTILBARATZAko KIDEA IZERDITAN BLAI SAIOAN

Asteazkenero bezala aste honetan ere saio mamitsua izango dugu Izerditan blai irratsaioan. Betiko emaitzez gain aste honetan Zarauzko Gentilbaratzako Labiano izango dugu gurekin.

Talde honek boulder moduan eskalatzeko lokala du, gure herrian eskalada mota hau egiteko toki duin bakarra berau dugu. Eskaladak zarauzko herrian duen afizioaz zein talde honek dituen beharren aurrean udaletxeak ematen duen erantzunaz mintzatuko gara, beste kontu ta pasarteren artean.

Beraz galdu ezinezko zita asteazkenean 20.00tatik aurrera gure irratian.

Bitacora Kaieraren bidaiarik fikziozkoena

Azaroaren 9ko saioan Julio Verne jaunaren neskame izandako Marta izan genuen gure artean. Lehenengoz ezkutuko txokoetara gidatu gintuen pertsonaiaren azken egunak bertatik bertara sentitu genituen bera eta bere irudimenezko zitezkeen parajeak ezagutuz fikziozko bidaia erreal batean barrena; munduaren erdigunea, Nemo Kapitainaren Nautilus, itsaso geza, ilargia..

verne.jpg4.jpg