Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiko bi final aurrekoak Arraio irratian entzun ahalko dira. Info 7 irratiarekin konexio berezia egingo dugu larunbat eta igandean, Bergarako eta Gasteizko final aurrekoak entzuteko.
Larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bergarako Udal pilotalekuan Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia eta Jon Martin ariko dira elkarren aurka.
Igandean berriz (hau ere 17:00etatik aurrera), Gasteizko Europa pabiloian, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Iñaki Zelaia, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya eta Maddalen Arzallus egongo dira lehian.
Beraz badakizue, Bertsoen zale zaretenok, larunbat eta igandean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera sintonizatu FMko 99.3a.