Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2011

Highway 9: Amy Winehouse, soularen ahots pozoitua

Uztaileko arratsalde bero batean itzali zen soul unibertsoko azken rock izarra: Amy Winehouse. Gaurko Highway 9 saioa guztiz eskainiko diogu bakarlari ingelesari. Bere hastapenak, lehen arrakastak, handi egin zuten abestiak… Denak errepasatzeko auekra izango dugu Arraio Irratian. 19:30etatik aurrera, piztu 99.3a!

Joxean Agirre idazle eta kazetaria gaur Zirrimarrak saioan

Gaurko Zirramarrak saioan Joxean Agirre idazle, kazetari eta soziologoa izango dugu gonbidatu gisa. Elkar argitaletxearekin atera berri duen “Zwei frauen” liburuaz, eta oro har literaturan nahiz  kazetaritzan egindako ibilbideaz jardungo gara berarekin. Honez gain, “Estatutuaren jaia” zela eta atzo Gernikan “Euskal Herria, bat eta bakarra. Izan eta  eraiki” lemapean antolatutako herri eskolen berri ere emango dugu, besteak beste. Ohiko albiste laburrak eta lehiaketa ere ez dira faltako.

 

                         Badakizue ba, beti bezala 21:45 inguruan zain izango gaituzue Arraio Irratiko uhin libreetan!

Emayonk lori! pala txapelketa 2. fasean da

Gaurko Izerditan Blai saioan jarraipen berezia egingo diogu 4.Emayonk lori! pala txapelketari. Lehen fasea jokatu ostean atzo aurkeztu zen bigarrena. Hemendik aurrera partida galtzen duenak agur esango du eta irabazleak aurrera joango dira azaroaren 12ko finala helburu. Txapelketako kuadrua hemen ikus dezakezu (klikatu hitz horren gainean).

Bestalde zarauzko taldeen emaitzei ere erreparatuko diegu astero lez. Eta surf munduan zer pasa den ere kontatuko dizuegu. Hau dena beti bezela 8tatik aurrera!