Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2012

EnekOI!ren bisita ZarataZarautzen

Biharko ZarataZarautz saioan, aspaldi Arraio Irratian ibilitako kide bat edukiko dugu. ArraiOI irratsaioa egiten zutenetako kide bat edukiko dugu gurean, EnekOI! alegia. Street Alarm taldeko kidea izan zenaren gustoko musika entzuteko parada edukiko dugu ordu eta erdi luze batez eta gaur egun zertan dabilen ere jakiteko parada izango dugu. Beti bezala, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Bidaiatu gurekin!!!

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan sekulako musikoia edukiko dugu Kaiolan!!! Egundokoa!!! Esaterako Max Cooper handiaren berriena entzungo dugu, Extrawelt ere gurekin izango dira, eta hori gutxi balitz, Guy Gerber-en berriena estreinatuko dugu, hemen duzue aurrerapen bezala!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=uIRviomXaBw[/youtube]

 

 

Gurekin Jaiko kidea absolbitu egin dute!!!

Gurekin Jai festa batzordeko kide Ainhize Muniozguren absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko sanpelaioetan Ertzaintza txosnagunera joan, eta presoen sakabanaketaren aurkako pankarta kendu zuen. Horrez gain, hainbat herritar identifikatu zuen, tartean Muniozguren. Txosnaguneko arduradun gisa izena eman zuenez, Ertzaintzak ikertu egingo zuela esan zion, terrorismoa goratu izana leporatuta, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera igorriko zituela izapide horiek.

Fiskalak urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra, eta 10 urtean erakunde publikotan lan egiteko gaitasun gabetzea eskatu zuen bere akusazio idatzian. Dignidad y Justicia herri akusazioak, aldiz, urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra, eta erakunde publikotan lan egiteko 10 urteko inhabilitazioa eskatu zuen zarauztarraren aurka.

Apirilaren 20an izan zen zarauztarraren aurkako epaiketa, Madrilen, eta «inongo arazorik gabe» egin zuten saioa. Muniozgurenek berak deklaratu zuen lehenbizi, fiskalaren eta defentsaren galderak erantzunez. Horrez gain, hiru udaltzainek ere deklaratu zuten, baita Gari Berasaluze eta Jabier Etxaburu zinegotziek ere. Izan ere, txostenaren arabera, Ertzaintzak kenduko pankartako argazkien artean «ETAko preso» Berasaluze eta Etxabururenak ikus zitezkeen. Lekuko gisa deklaratu zuten biek.

Bost bat ertzainek ere deklaratu zuten babestutako lekuko gisa, bideokonferentzia bidez. Muniozgureni babesa erakusteko, 35 bat zarauztar izan ziren epaiketa gelan.

 

Playeroen finalak gaurko Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!!

Haize indartsurekin batera gatozkizue gaur ere saio bikain bat eskaini asmoz. Gaurkoan ordea grabaturiko saioa izango duzue herrira etorriko diren Xaporra eta Labiri agur bero bat eskaini nahi baitiegu. Lasai egon zuzenean ez bada ere saio ederra prestatu baitugu.

Gaurkoan beti bezala lehenego zatian emaitzak izango ditugu, asteburuko emaitzak errepasatuz. Tartean dira areto futbolekoen garaipen garrantzitsua eta saskibalioko mutilena ere. Eskubaloian asteburuan izango diren igoera fase ezberdinei emango diegu garrantzia. Rugbykoen porrota ere ez dugu aipatu gabe utziko.

Amaitzeko playerotako emaitzak izango ditugu, igandean jokatu ziren finaletan zer gertatu zen jakiñaraziko dizuegu. Beraz badakizue gaur plazan ez bazarete gure saioa entzun 20.00tatik aurrera!!