Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2012

Oporraldiaren ostean ZarataZarautz bueltan da

3 asteko oporraldiaren ostean bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideak. Aste honetan, gure ohiko kolaboratzailea den Juanma edukiko dugu, herri, hiri edo auzoren baten izena duten taldeen doinuak jartzen. Eskoria-tza, Tampere SS, Stalingrad…

Ohiko zarata dosia behar baduzue, sintonizatu 99.3a edo entzun gaitzazu internet bidez.

Preso eta iheslariek etxeratu ahala dituzten beharren inguruan arituko gara gaur

Gaurkoan hainbat gai landuko ditugu Itsaso debekatuak irratsaioan.
Ainhize Muniozguren Gurekin Jaiko kidearekin egongo gara, gogoratu ostiralean Madrilen izan zela Audientzi Nazionalean deklaratzen.
Bestalde larunbatean Txuriri egin behar zitzaion ongi etorri ekitaldiaren eta bere debekuaren inguruan arituko gara Zarauzko Herrirako kide batekin.
Eta azkenik preso eta iheslari ohiek etxera itzultzean aurre egin behar dioten egoeraren inguruan arituko gara. Honetarako harrera elkarte bat sortu asmotan dabiltza eta bertako kide batek emango dizkigu euren proiektuaren nondik norakoak.

ZILARRAREN BIDEA (SEVILLA-SALAMANCA)

Gaur Bitakora Kaieran Zilarraren bidea deitutako rekorriduan hasierako zatiya bizikletan indun laun baten bixita izango deu. Andaluziya, Extremadura ta Gaztela-Leon inguruko parajiak, jendia, janariya, egualdiya… aber ze kontatzeigun! Gero arte!!

Oporren ostean, bueltan da Highway 9

Bi asteko oporraldiaren ostean, bueltan da Highway 9 Arraio Irratira. Arratsaldea gozatzeko, Arctic Monkeys, The Killers eta Dover izango ditugu, besteak bestea. Gainera Russian Red eta Elvis Presley-ek batera eginiko moldaketa bat entzungo dugu (Ongi irakurri duzue). Ez galdu! 19:30ean, 99.3an!