Gaur Itsaso debekatuak saioko lagunek jai hartuko dugu.
Hala ere hurrengo astetik aurrera berriz ere zuekin izango gara astelehenero 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan.
Hilabetea: apirila 2012
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaxo Kaiolazaleok, gaurkoan aste santuan ospatzen diren festa elektronikoetaz arituko gara, tartean bihar Fraga herriko Floridan ospatuko den festa historiko batetaz. Bertan Richie hawtin handia, Hobo, eta Matador izango ditugu zuzen zuzenean, eta Kaiolatikeko espedizio txiki bat han izango da. Beraz gaur aurrerapen txiki bat egingo dugu. Ez galdu gaurko saioa!!!
Podcast: Play in new window | Download
Aupa arraiozaleok!
Aste honetan ere saio bete-betea izan dugu Zirrik eta Marrak. Gonbidaturik izan ez arren, nahikoa albiste , artikulu, lehiaketa, poesia… izan ditugu zuentzat. Atzokoan gainera, Nafarroako Bardoak txapelketari buruz eta Erniarraitz sariketako finalari buruz aritu ginen, azken honetako bertsoaldi pare bat entzunez.
Udaberriko oporrak direla eta, hurrengo astean ez dugu irratsaiorik egingo, baina lasai! Bi aste barru itzuliko da Zirrimarrak, hilaren 18an, ziurrenik material eta gonbidatu interesgarri mordo batekin! Bitartean, on egin!
Iepa kaxo!
Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz saio bikain bat eskaintzeko intentzioarekin. Gaurkoan eskubaloiari tarte berezia eskainiko diogu, gaurkoan ordea arrazoiak ditugu honetarako. Senior gizonezkotan lehen bi taldeek berain ligan txapeldun atera dira eta jubeniletan mutilek euskal liga irabazi dute, neskak bigarren gelditu diren arren biak fase estatalera igaro dira. Honez gain beste taldeen emaitzak ere emango ditugu, nola ez, batzuk hobeak dira besteak baino, betiko moduan.
Surfari ere tarte bat eskainiko diogu, Australiara bixita eginaz. Melburnen Rip Curl Pro Bells Beach 2012 txapelketa jokoan dago eta bertan aurkitzen dira zirkuituko surflari onenak. Zer gertatzen ari den kontatuko dizuegu gure eleaniztasuna praktikan jarriaz.
Azkenik II. futbito txapelketaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu. Atzo egin zen zozketan zer gertatzeaz gain partida interesgarrienak noiz diren esango dizuegu. Gora Arrayo Ballekano!!!!
Modu umoretsu batean estereotipoen aurka sortutako bideoa da Barbirus, lau lagunen artean egindakoa. Gozatu!
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ovq4EYIkuJ8[/youtube]