Podcast: Play in new window | Download
Aupa lagunok! Aste honetan ere irratsaio bikaina prestatu dizuegu Zirrik eta Marrak. Ohiko berri, lehiaketa eta abarren ostean, eta opio futbolero zuri-gorriari aurre eginez, 90. hamarkadako poesia gorri zarauztarra ezagutuko dugu. Horretarako, gurekin izango dugu Vladimir-en jardundako lagun bat. Ohi bezala, asteazkenean 21:45 aldera Arraio Irratian! FMko 99.3an!
 “Literatura gorriaren eztanda da hau, kamarada. Aspertuta gaude loreak mendian eta behiak larrean daudela dioten liburuekin, kalean sua, odola eta gasolina usaina besterik topatzen ez dugun bitartean. Horregatik sortu dugu Vladimir, batera hiltzen ikasi behar izan dugulako, bizitzen hasteko. Hemen gerra ez delako amaitu. Poeta guztiak ez daudelako kartzelan eta hilerrian. Oraindik ez gaituzte derrotatu eta izanen dute aurrerantzean ere gure berri. Hilero, Vladimir Brigadak sinatua. Literatura munduko itsasoetan dabilen untzi boiatu bat izan daitekeen bitartean, iraultzaren berri onak herrietan barrena zabaltzeko. Lenin, Maiakovski eta gure odolaren gorria bezala, Vladimir.” Vladimir.
Be First to Comment