Podcast: Play in new window | Download
kaixooooo!!!
Lehengo igandeko irratsaioa izan genuen 2012. urteko azkenengoa. Jardi eta Soziren faltan Edonato eta Malintxe izan ginen arraio irratiko gela arroxean.
Soto-dologo (Ahuntzako kolaboratzaile ohia) elkarrizketatu genuen. Entzutegor nazionalean auzipetua izanik, bere ikuspuntua eta bizipenak kontatu zizkigun.
Gero, urte osoko irratsaio ezberdinetan eginiko audio errekorteak entzun ahal izan genituen, eta bukatzeko, Mor more musika taldeko Jone, Lopebeandu eta Atxu izan genituen pieza berri bat estreinekoz gela arroxean zuzenean jotzen. Hoi da hoi primiziya!
Urtea bukatzeko izugarrizko irratsaioa, eta urtea hasteko, hobeto ezin baina gehio izango dira.
Ah! Datorren urtean Urtarrilaren 13an hasiko gara. Bjaunaren urtebetetze egunean, hain zuzen ere.
Ale ba, urtea bukatzeko eta hasteko, soberan duenari lapurtu!!
Eta GOZATU!!
2012ko azken irratsaioa behean duzue entzungai