Aste honetako ZarataZarautz saioan betikoak egongo gara Managaitzen bira txikian lortu ditugun nobedade berriak jartzen. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Hilabetea: abendua 2012
Podcast: Play in new window | Download
Aupa Saldazaleok!!
Iritsi da behingoz gure esatari konta-katiluak hainbestetan agindutako saioa. Pat Metheny handiari merezi duen gorazarrea egingo diogu bere ibilbide musikalari errepaso mardula emanez. Jazz munduan aski ezaguna da gure lagun Pat, molde zaharrak berritu eta beste estiloekin nahastuz egindako ekarpenak medio.
[vimeo]http://vimeo.com/26277837[/vimeo]
Bere kitarrarekin abesti ikaragarriak egin ditu urte askoan, bakarlari gisa zein taldean, baina baita astakeria handi xamarrak ere. Tartean disko esperimental zantarrak atera izan ditu, eta duela gutxi bira bat egin zuen robotez osaturiko orkestra bat zuela lagun. Guk bere musika maite dugu eta ergelkeria hauek ere barkatu egiten dizkiogu.
Beti bezela, astelehenean 22:00etan punttu-punttuan, salda bero-beroa.
Irratsaio hau hemen entzun dezakezu
Podcast: Play in new window | Download
Irratsaio isila egin genuen astelehenean, musika oso lasaia jartzeaz gain esataria ohi baino isilago egon baitzen. Mikel Laboaren heriotzaren laugarren urteurrenean bere kantu instrumental batzuk entzun genituen, Jabier Muguruzaren kontzertua gogoan bere diska berria aurkeztu, eta Maddi Oihenarti ere egin genion tartea. Aipaturiko Maddiren hitzaldia hemen duzue. Portzierto, iragarritako Isuoren kontzertua ostiralera atzeratu da. Ondo izan!!!
Irratsaio hau podcastean edo hemen entzungai duzue.
Kaixo entzule maiteak!
Hemen gara beste asteazken batez zuen poteoa alaitu asmoz. Biharkorako ere saio mardula perstatu dugu. Beti bezala herriko taldeen emaitzak izango ditugu lehendabizi, aipatzekoa eskubaloian nesken lehenengo taldeak lortu duen 3. garaipena erreskadan.
Bestelde, iganden izan zen kros mistoa ere aipatuko dugu nola ez, ia 600 bikotek parte hartu baitzuten. Ordu berean zarauzko hondartzen playerotako beste jardunaldi bat izan genuen eta bertan gertatu zen guztiaren berri emango dizuegu, egindako kinielak ahaztu gabe.
Azkenik Hawai aldera joango gara, Sunset Beachen amaitzear da Koroa Hirukoitzeko bigarren froga eta hemen gertatu dena zuei jakiñaraziko dizuegu.
Beraz ez galdu biharko Izerditan Blai saio, etxean egoteko giroa egiten duenez zer hobea gu entzutea baino!
Podcast: Play in new window | Download
Iepala!!
Igande hontan beste bide berri bati eman genion hasera. Adinekoekin izan ginen Soziren bitartez.
Beraiekin lehen irratsaioa zenez, aurkezpen modura izan zen. Duten egitasmoak, gabonetako ekimenak, urteroko bazkaria,…
Halere, esan hemendik aurrera hilabetean behin izango garela gai ezberdinetaz solasean.
Aspaldidanik ikusten genuen adinekoekin elkarlanean aritzeko beharra. Ezin ditugu ahaztu, alboratu, baztertu,…Â Asko dute emateko eta esateko.
Ba hoixe ta beste kontu gehiago gela arroxa berrituan.
Adiorik ez, datorren iganderarte baizik!!