Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2013

Beba handiaren bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok, biharko saioan Azpeiti aldeko doinuekin jarraituko dugu. Oraingo honetan Beba izango da gure gonbidatua. Kaiolatik Fest 2012-an gurekin izan genuen dj eta sortzaile honek, kobazulotik ateratako doinu ilunak ekarriko dizktigu gurera. Beti bezela, 8etan hasi eta 9rak arte, Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

BEBA

Gonazpietan lardaxkan!

Iepakaixo politoyek!!

Gaurko saioa 9:30tan hasiko da, barkatu eragozpenak!

Bigarren saio hontan sistema patriarkal eta kapitalista ustel honen inguruan hitzeingo deu, trikitixa doinutan entzun izan den Maurixia zein dan deskubrituko deu, eta beti bezela inguruko albistiak, agenda feminista eta musika earra izango dituzue entzungai zuen belarriak kilikatzeko!!

Ez galdu!Aupa Maurixia!

 

Euskal Herrian bada zer entzun

arrosa2013kartela_zarautz_2Badira hamar urte pasatxo Arrosa sarea sortu zenetik. Geroztik, sarea osatzen dugun Euskal Herriko irratiok gure eguneroko lan isilean dihardugu, helburu argi batekin; nork bere proiektu komunikatiboan elkarlanaren bidez euskara bultzatu eta sustatzea.

Hogeita bat dira sarea osatzen duten irratiak egun, sortu zenetik asko izan dira zerrendara batu direnak, eta bakoitzak bere izaera edukiagatik, nor bere ezaugarri propioekin, gure irratietan euskararen presentzia areagotzeko elkarlanean jarraitzen dugu urtez urte.

Euskarazko irratsaioen elkartrukea da Arrosaren gaur eguneko funtziorik garrantzitsuena, eta horrekin batera, irratigintzari dagokionez batak bestearengandik ikas dezakeenari (bai kontu teknikoetan eta baita bestelakoetan ere) garrantzia berezia eman diogu azken urteotan. Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzen jarraitzea izan da gure asmoa betidanik eta horrela izango da aurrerantzean ere.

Helburu horrekin hain zuzen ere, martxoaren 2an eta bigarren urtez jarraian, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Arrosa irrati sarearen ekimenez egun osoko egitaraua antolatu da “Euskal Herrian bada zer entzun” lemapean.

Goizeko 10etan hasita, eta goiz osoan zehar, tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: erredakzio tailerra, nola sortu irrati bat zerotik, zuzeneko emisioa kaletik, estudioko mahaiaren erabilera, uhinetatik sarera, albisteen tratamendua eta hizkuntza sexista, software libreak irratigintzan, automatizazio programak, audio editatzea, ahozkotasuna irratigintzan…

Parte hartzaileentzat bazkaria egongo da Putzuzulon bertan eta ondoren, arratsaldeko 17etatik aurrera: Arrosa sarea. Atzo, gaur eta bihar izenburupean mahainguru irekia edukiko dugu. Gure asmoa, sarean lan egiteak eskaintzen dituen aukerak aztertzea eta etorkizunera begira urratu beharreko bidea zehaztea izango da.

Izena emateko arrosa.sarea@gmail.com helbidera idatzi.

Pataxek kale egin baño kortxero zikiña izan da Izerditan blai

PlayPlay

Apa kaxo!

Gaurkoan baietz uste genuen arren azkenean Pataxek ezin izan du etorri. Bere orden Kortxero zikiñaren bixita jaso dugu eta Pipelinen abian den lehengo frogaren inguruan jardun zaigu, denboraldia nola datorren ere aipatu digu.

Nola ez, saioa herriko taldeen emaitzekin hasiko dugu. Jardunaldi honetan emaitza gazi-gozoak izan ditugu eta hauen berri emango dizuegu.

Saioaren amaieran playerotan gertatu denaren berri emango dizuegu, denborarik baldin badugu. Surfari ere tarte egiten saiatuko gara, Gold Coasten, Australian, laster hasiko baita munduko zirkuituko lehenengo froga garrantzitsua.