Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2013

AHT-aren aurkako asanblada orokorraren agurra

Aupa kaixoooo!

Gaurkoan, Ahuntzekin batera Mikel Alvarez izango dugu gela arroxean. Aski ezaguna dugun pertsonaia AHTaren aurkako mugimenduan.

Abenduan, AHTren Aurkako Asanblada orokorra osatzen zuten taldeek, urte luzeetan alboan izan dituzten guztiei, borroka koordinazio tresna hau amaitutzat jotzen zutela jakinarazi zuten.

Zergatik? Nolatan? Eta aurrera begira! Elkarlana? Galdera asko etortzen zaizkigu egia esan.

Hontaz arituko gara, 21’tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3an

aht

Entzungai atzoko Izerditan blai saioa

PlayPlay

Apa kaxo!

Berandu bada ere berritu dugu guk ere web orria. Atzo egin genuen saioa entzungai duzuela jakinarazi nahi dizuegu. Beste saioetan bezala lehenego zatian herriko taldeen emaitzak izan genituen, saskibaloian eta eskubaloian emaitza bikainak izan genituelarik.

Ondoren hondartzeko futbolari egin genion tarte bat, liga erregularreko azken jardunaldia izan baitzen. Beraz nesketan final erdiak eta mutiletan final laurdenak finkaturik daude, hauek ordea apirilaren 7 arte ez dira izango.

Azkenik Australiara joan gien Gold Coastera bertan Kelly Slaterrek irabazi baitu zirkuituko lehendabiziko froga. Aipatu behar da txapelketa honetan beteranoek egin duten lan bikaina Joel Parkinson eta Mick Fanning-ena besteak beste. Benetan irudi ikusgarriak utzi dizkigute, hona hemen adididea:

Atalkako Intxaur Saltsan, Morauen proiektu berriaz

Ostegunero bezala, Atalkako atal berri bat izango dugu gaurkoan. Intxaur Saltsa saioan, Morau kantautore hernaniarrak abiatu berri duen Arrainentzako himnoak proiektuaz arituko gara.

Gogoratu, bestalde, Korrika gaur abiatuko dela Andoaindik eta asteburuan izango dela beste mila aukera ez aspertzeko.

Atalkako Intxaur Saltsa, hileko bigarren ostegunetan, 22.00etatik 23.00etara.