Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2013

Gonazpitan Lardaxkan, lesbianismoa

Gabon entzule maiteok,

Gaurkuan gonazpitan lardaxkanen laugarren saioa izango deu 21.30tatik aurrea. Beti bezela zuen belarriak kitzikatzeko agenda eta albiste feministak, eta hileko pertsonaia (Orioko Rosa Jimeno) izango ditugu, eta gai nagusi bezela bollerismua. Norbaitek bere esperientziya kontatu nahi badu, gustoa hartuko deu gela arroxan, telefono bidez edo facebook bidez, nahi dezuen bezela!!!

Gozatuko dezuelakuan, laixte gea zuekin!
muxu moriak!

6723578939_ae1279ceee_z

Rugbya, eskubaloia eta playeroen finalak Izerditan blaien

PlayPlay

Apa kaxo!

Gaurko egunerako ere saio aparta prestatu dizuegu. Lehenengo zatian herriko kirol taldeen emaitzak emango dizkizuegu, rugby eta eskubaloiari tarte berezia eginaz. Bietan igoera faseak jokatzen ari biera eta jada etxekoa dugun Txufok rubyko emaitzen berri emango digu.

Ondoren playeroei tarte berezia eskainiko diegu. Larunbat honetan, bai larunbat goiz honetan jokatuko baitira finalak. Guk kiniela egingo dugu eta zuek ere horretara animatzen zaituztegu.

Azkenik saio amaitzeko bihar aurkeztuko duten ekimen baten inguruan jardungo gara. Ostegunean 19.00tan kiroldegiko bilera aretoan Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma aurkeztuko baitute. Ea etorkizun hurbil batean bertako partaiderenbat gela arroxera ekartzen dugun gai honen inguruan solasteko.

Azkenik Kortxero Zikiña ere etorriko zaigu. Australian amaitu berri baita etzandako surfeko zirkuitu nagusiko bigarren froga eta hemen gertatutako azalduko digu.