Datorren urtarrilaren 16an, ostegunean, eta Arraio Irratiak antolatuta, 27 urte ez dira ezer, Zintzilik Irratiak ekoizturiko dokumentala ikusgai izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
Bertan, Oreretako Zintzilik irratiaren 27 urteko ibilibideari errepasoa egiten zaio 80 minutu luzez.
Esan bezala, ostegunean 19:30etatik aurrera emango dugu dokumentala Putzuzulon bertan eta luntxa ere egongo da noski!!!
Jarraian dokumentalaren fitxa teknikoa duzue:
FITXA TEKNIKOA
27 Urte ez dira ezer!
Zintzilik Irratia, herri baten historia
(Zintzilik Irratia, 80´, 2013)
Euskara / Gaztelera (azpititulatua)
Zintzilik Irratia, Oreretako irrati librea, 80. hamarkadan sortu zenEuskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako mugimendu sozialetako pertsonek sortua izan zen hedabide ofizialetan ahotsa ez zutenei ahotsa emateko (intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara…) eta herritik eta herriarentzat
informatzeko. Hori dela eta, ez da irratiaren historia bakarrik kontatzen, Oreretako borroka sozial eta politikoaren zati txiki bat ere jasotzen da. 70. hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua.
Trailerra:
Be First to Comment