Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2014

Martxo morea Zinema Itsuan ere!

Aurreko hilabetean kale egin eta gero, gaur Zinema Itsua ahots berri baten konpainian dator. Martxo morean gaudenez, gure kide zaratatsuak bezala, gaurko saioa emakumeei eskainiko diegu, gure kasuan, emakume  errealizadorei. Txekiar Errepublika eta  Saudi Arabiatik ibiliko gara bidaiatzen, beti bezala Euskal Herrian amaitzeko.

Hau guztia gaueko 21:30tatik aurrera Arraio Irratian!

 

Las margaritas

Gaur ez da Izerditan blai saiorik izango

Iepa kaixo!

Arrazoi profesionalak medio gaurkoan ez dugu Izerditan blai saio egiterik izango, asko sentitzen dugu.

Datorren astean ordea fin-fin itzuliko gara gaurkorako genituen albiste garrantzitsuenak errepasatu eta berriak zuenganatzera.

Ondo izan eta ongi pasa pintxo potean!
Mucho

Emakumeak protagonista ZarataZarautzen

Martxo Morea ez da amaitu eta ZarataZarautz irratsaioko kideok ekarpen txiki bat egin nahi izan dugu. Aste honetako irratsaioan emakumeak izango dira protagonista. Oraingo honetan ordea, ez dira abesteaz arduratzen diren emakumeak izango, instrumenturen bat jotzen duten emakumeak izango ditugu hizpide, eta beraien taldeak noski.

Gainera, B Jaunaren baja izango dugu, baina Krixpin eta Lagun Izoztua bertan egongo dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.

degen erik mundomuerto

Angel Gogoan

Iepale!

Igande hontan, Martxoak 16an, Angel Berrueta izango dugu gogoan. 2004ko martxoaren 13an erahila, egia aitortze bidean diharduen “Angel Gogoan” taldeko kide den Edurrekin izango gara tfnoaren bitartez.

Bestalde, Martxoaren 12an, 28 urte bete dira Euskal Herriak OTANi ezezko borobila esan ziola, Hortaz ariko gara Askapenako kide den Julen Zulaikarekin. Eta bide batez, aurtengo Brigada internazionalisten inguruan ere arituko gara.

Hau dena eta gehiago, 21’tatik aurrera!

Ah! Ta gaurkoan Malintxe handiaren beste liburu baten gomendioa izanen dugu. Malintxe’s Time

anjel