Iepa kaixo, gaurko Kaiolatik saioan Noda handiaren bixita izango deu! 2008tik aktiboan dagoen azpeitiar honek, inguruko areto askotan astindu ditu bere CDJ-ak. Txitxarro, movie, zulo, gambo, jimmy jazz, doka eta abar luze bat. Gaur egun Pagoa aretoko ostiraletako residentea dugu, eta UNDERGROUSE PROJECT taldeko kide. Gaurkoan Electro doinuekin zulatuko ditu gure belarriak! Ez galdu kaiolazaleok! Eutsourrei eta UP THE KAIOLS!!!
Hilabetea: martxoa 2014
Podcast: Play in new window | Download
Mudantza bat beti da estresa, trastoak, karga, hautsez betetako kutxak, nekea… Baina mudantza batek ere baditu bere alde onak. Galdutzat zenituen edo oroimenetik ezabatuta zenituen disko kuttunekin, bere garaian hainbeste alditan entzun baina armarioaren atzera erori zenetik kasurik egin ez zenion diskoekin topo egiteak –iragarki hartan zioen bezala–, ez du preziorik.
Gaur Atalkan entzungo ditugun kantuak disko ahaztu horietatik ateratakoak dira, batzuk zaharrak dira, besteak ez hainbeste, batzuk ezagunak, besteak ez hainbeste… 22.00etatik 23.00etara, ARRAIO IRRATIAN!!!
Kantu zerrenda:
– Igor Arzuaga & Luis Vil, “Kartzela”.
– Igor Arzuaga & Luis Vil, “Begira ezazu”.
– Amparo Sanchez, “Hoja en blanco”.
– Rachid Taha, “Rock the Casbah”.
– Beñat Fuentes eta Xu Jun, “Bye bye bye”.
– Eddie Vedder, “Hard sun”.
– Eddie Vedder, “Society”.
– Willis Drummond, “Filma”.
– Jexuxmai Lopetegi, “Cantábrico”.
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaxo!
Biharko saioan, lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu betiko moduan, saskibaloiko lehendabiziko taldeen garaipenak eta eskubaloian Andaluziatik ekarritako bi puntuak besteak beste.
Honetaz gain, Gerard Brgidek Eskoziaren kronika ekarriko digu Edinburgotik. 6 nazioen txapelketa azken txanpan sartu da eta gauzak argitzen ari dira.
Ondo bidean Kortxero Zikiñaren bixita ere jasoko dugu. Aurreko astean bere falta somatu genuen etzandako surfaren zirkuituaren gora beherak kontatzean. Gure kezkak argitzeaz gain lehen frogako emaitzak ekarriko dizkigu. Zutikakoari ere tarte bat egingo diogu Gold Coasteko emaitzak errepasatuz.
Azkenik playerotako kiniela egingo dugu, igande honetan beste jardunaldi bat izango da goizeko 9.30tan.
Podcast: Play in new window | Download
Aupa entzule!
Gaurko gure Salda Badago irratsaioan amodiozko kantuak izan ditugu entzungai eta mintzagai. Artista ezberdinen amodioari buruzko ikuspegia eta abestietan trasmititzeko modua ikusi dugu. Tartean Anari, Saioa, Ruper Ordorika, Itoiz edota Johann Sebastian Bach.
Hementxe duzue abesti-zerrenda.
Gozatu!!!
Podcast: Play in new window | Download
Astearte honetan ere Juanma edukiko dugu gurean. Orain dela bi aste eduki genuen ZarataZarautz irratsaioan baina Martxo osoan beste egunetan egin ezin duenez, bihar edukiko dugu Arraio Irratiko uhin libreetan. Zer ekarriko duen? Auskalo (ai txorimalo!). Entzun nahi duzuela? Asteartean gaueko 21:30etatik aurrera!!