Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2014

Aste hontako Kaiolatik Gorka “Zepo” handiari eskeiniko diogu!!!

Iepa kaixo, biharko Kaiolatik saioa berezia izango da. Gure lagun eta Kaiolazale amorratua den Gorka Uzkudun handia izango bait da protagonista. Orain aste bete istripu larri bat izan ostean, bizitzari egoskor eta indarrez heldu dio, eta sekulako indar erakustaldia egiten ari da, egunetik egunera aurrerapausu handiak egiñez. Bihar bere abestirik gogokoenak autatu eta saio eder bat eskeiniko diogu, gure indar guztiak uhinen bitartez bidali asmoz! Gure artean nahi haugulako, Eutsi gogor Gorka!!!

P1030845

Surfa aspaldiko partez Izerditan blaien

Iepa kaxo!

Itsasaldiak gogor jo arren gure saioak ez du etenik. Aste honetarako ere makina bat kontu ditugu zuentzat. Lehendabizi herriko taldeen emaitzen errepasoa egingo dugu, aipatzekoa moduko garaipena lortu zuten futboleko mutilek baita areto futbolekoek ere.

Honez gain playeroei ere egingo diegu tarte bat, igandean amaitu zen fase erregularra eta datorren jardunaldian final laurdenak jokatuko dira. Bertan izandako emaitzak errepasatzeaz gain kanporaketen berri emango dizuegu.

Azkenik surfeko kontuak ekarriko ditugu gela arroxera. Australian hasi da maila goreneko zirkuitua zutikako surfean eta Hawaien etzandakoa. Gold Coastetik ez dugu albiste onik Aritz Aranburu kalera joan baita. Pipelinetik aldaketa haizea datorkigu, orain arte zirkuitua antolatzen zuen IBA elkartea bertan behera geratu da eta APBk hartu du agintea.

Hau guztia asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai FMko 99.3an , ondo izan!