Press "Enter" to skip to content

Pasaiako sarraskia: 30 urte erantzulerik gabe

Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose Mari Izura Pelu txantrearrak polizia espainiarrak akatu zituztela 30 urte igaro dira. Eta erantzulerik EZ!

Honen inguruan, Kurroren anaia den Pello Aizpuruarekin izango gara tfnoaren bitartez.

Bestetik, ezin ahaztu lehengo astean, aurreraturiko elkarrizketak bertan behera geratu zirela arrazoi ezberdinak medio.

Ondorioz, igande honetan, “Angel Berrueta gogoan” taldeko kide den Edurrekin izango gera bai ala bai.

Askapenako nondik norakoak datorren asterako utziko ditugu.

Bukatzeko, duintasun martxa izango dugu hizpide, ekimen hontan parte hartu duen kide bat elkarrizketatuz.

Igande hontan ere ezin galdu Ahuntzak entzuteko aukera, Sozi eta Edonatoren eskutik.

Ah! Ta Iheslarien etorreraren inguruan ere arituko gara, Bai hoixe

Adiorik ez, Igandea 21’rak arte baizik

pasaia

 

 

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude