Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2014

Gerard, surfa eta playeroak biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo entzule maiteak!

Aurreko asteazkenean huts egin ostean saio bikaina prestatu dugu biharko.

Aspaldiko partez, Gerard Bridgeren deia izango dugu gure bihotzeko Redpath Alvion taldearen emaitzak errepasatuz.

Hondartzara egingo dugu salto egun batzuk jokatu ziren playerotako finalak eta beraien kinielak errepasatzeko. Ezusteko gutxi egon ziren azkenean final handian, protagonista baten hitzak ere zuzenean izango ditugu.

Australiako hondartzetara ere egingo dugu jauzi, bertan aurreko astean bukatu zen Margaret Riverren Drug Aware txapelketa eta jokoan da maila goreneko hirugarren froga Bells Beachen.

Hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!
2d80cff051f31f31f68255e7374bf2e6

Igande hontan eztulik ez zuzenean

Apirilak 20, igandean, ez gara izango gela arroxean. Ahuntzok, katoliko ateo izaki, jai hartzea erabaki dugu. Kontraesanak?? Noski.

Baina gizarte hontan kontraesanik gabe bizi dena, “ke lanze la primera piedra”, edo buruaz beste egitea.

Ba holaxe, datorren igandean entzunen gara, Apirilak 27an hain zuzen ere.

Adiorik ez!

ateo

 

Aste Santuetarako bi gomendio Zinema Itsuan

Aste Santuetan murgildu gara eta hilero bezala Zinema Itsua zuekin izango da ostegun honetan estreinuko bi film gomendatzeko. Opor luze hauetan zinemara joateko gogoa baduzu ez galdu gure gomedioak, “Jeune et Jolie” frantziatik eta “Frances Ha” EEUUtik.

Adi, oraingoan 21:00 hasiko gara eta!

Ondo pasa oporrak!

 

Trashgression taldea ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Trashgression taldeko kideak edukiko digutu gonbidatu gisa. Talde Zarauztarrak Endless Pollution lehen diska kaleratu berri dute eta berau aurkeztera etorriko zaizkigu. Nola ez, ohiko agendari ere errepasoa egingo diogu beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera. Entzun gaitzazu Arraio Irratiko uhin libreetan.

apirilak_15_thrashgression