Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2014

Arraio Irratia oporretara doa

Transpelaioak amaitzear ditugun honetan, Arraio Irratia oporretara joango da irailerarte. Urte osoko lanen ostean, opor txiki batzuk hartuko ditu Zarauzko Irrati libreak. Hala ere, uztailean zehar Kaiolatik eta ZarataZarautz saioak entzuteko aukera izango duzue, jarraitu egingo dute eta. Izerditan Blaieko lagunek ere, saio bereziren bat egingo dut udan zehar.

Irailean, pilak kargatuta itzuliko gara FMko 99.3an. Bide batez, inork saiorik egin nahiko balu datorren denboraldian, info@arraio.net helbidera idatz dezake. UDA ON!!!

IMG-20140627-WA0000

Triatloia eta txirrindularitza biharko saioan

Iepa kaxo!

Uda usainarekin batera etortzen da triatloia zarautzera. Larunbatean izan zen froga ezagun honen emaitzak zuenganatzeaz gain lehendabiziko aldiz parte hartu duen Unai Eskobar izango dugu gurekin. Bere sentsazioak ezagutzeaz gain hona iristeko egindako bidea nolakoa izan den galdetuko diogu.

Bestalde aurreko astean egin izan ez genuen elkarrizketa egitea lortuko dugu bihar. Aratz Olaizola izango da gurean azken lasterketetan izan duen emaitzen berri emateko eta aurrerantzean zein proba jokatuko dituen esateko.
Aratz-Olaizola1-300x160

Hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!