Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2014

Denboraldiko azken Salda

Despedida kutsuko Salda izan da gaurkoa, denboraldiko azkena baita. Hurrengo astelehena juansan sua izanik, eta hurrengoan EHZ festibalean izango garelarik, denboralida uste baino lehenago bukatu zaigu (uztailan eta abuztuan jai egin izan dugu beti).

Gainera, Arraio Irratian ekoitzitako azken Salda Badago izan liteke. Esatariaren bizileku aldaketa dela eta, baliteke irratsaioa KKinzona Irratira trasladatzea.

Dena den, denboraldia bukatu aurretik EHZ festibalean izango gara korrespontsal gisara, Marra arraiokide ohiaren laguntzaz. Bertatik erreportaiaren bat edo beste ekarriko dugu arraio.net web orrira.

Ondo izan, eta gozatu gaurko saio ederra. Hemen abesti-zerrenda!!

Zarauzko hondarraren inguruan

Gaur, Ekainak15, lehengo astean aurreratu bezala, hondarra izango dugu hizpide. Arkamurkako kidea den Irati Epelde , Axi Muniain surflaria, eta agian, Zarauzko udal gobernuko kide bat izanen ditugu gela arroxean. Agian diogu, oraindik ez baitigute konfirmatu, nahiz eta aste osoan zehar atzetik ibili.

Baina ez da dena hondarra izango. Ezin ahaztu 40 euskal gazteen absoluzioa eta hauetako batekin izango gara tfnoaren bitartez.

Eta beste hainbat kontu, nola ez.

hondEta badakizue. Edozein iritzi edota galdera 943868183 tfnoaren bitartez edota facebookaren bitartez egin ditzakezue.

Arraio irratiko gela arroxera ere ahal dezue etorri. Ba hoixe, 21’tatik aurrera 99.3an!!

TIEF-eko lagunak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko Kaiolatik saioan Azkoitiko Txalintxon ospatzen den TIEF festaren antolatzaileak izango ditugu. Hilean behin ospatzen den jai honek, inguruko dj eta ekoizleak ezagutaraztea du helburu. Hilero gonbidatu berezi bat izanen da, eta bertako hiru artista puskak girotzen dute festa lehenbizi: Xuban Xugua, Alexander Loop eta Zizu alajaina!!! Gaurko gonbidatua neroni izango naiz, baina lehenbizi haiek pasako dira gela arroxetik!!! Ez galdu lagunok, 8tan puntuan Arraio Irratian, 99.3fm!!! UP THE KAIOLS!!!

1959260_1438827803036577_5220786264570242701_n

Zinea eta Emakumeen 28. Erakustaldi Internazionala

Zinema Itsua oporretara doa!! Baina agurtu aurretik Iruñan ospatu berri den Zinea eta Emakumeen 28. Erakustaldi Internazionalaren inguruan hitz egingo dugu gaurkoan. Bertatik pasatako filmak eta zuzendariak ezagutuko ditugu.  Eta aste honetan aukeratu diren Kimuak 2014ko laburmetraien berri emango dugu.

Guzti hau gaueko 21:30tatik aurrera Arraio Irratiko 99.3an!!!

muestra

Gaur bai arrauna, surfa eta txirrindularitza

Iepa kaxo!

Aurreko astean kale egin genuen arren ez gara zuetaz ahaztu entzule maiteak. Aste honetarako aurrokoan agindu bezala Ekhi Illarramendirekin hitz egingo dugu telefonoz ZAEren berri izateko.

Honez gain Fijin jokatu zen surf txapelketaren aipu bat egingo dugu Gabi Medinak bigarren garaipena lortu baitzuen.

Txirrindularitzari ere tarte bat eskeiniko diogu, larunbatean izan zen Udabrriko XXVI. saria eta bertan Aratz Olaizolak bigarren postua lortu zuen. Gaur Gipuzkoako bakarkako erlojupekoan egiten duenaren berri ere izango dugu.

Hau guztia Arraio Irratian izango duzue, FMko 99.3an 20.00tatik aurrera!
Aratz-Olaizola1-300x160