Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2014

Uda beach festibaleko lagunak Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, aste hontako kaiolatik saioan uda honetan Donostian ospatuko den festa elektroniko bat izango dugu hizpide, Uda Beach festibala ain zuzen ere. Ekitaldia abuztuaren 23an ospatuko da Kursaal-eko Urumea terrazan, eta DJ internazionak nahiz euskaldunak izango dira bertan. Bihar antolatzailetako bat eta komunikazio arduraduna izango dira gela arroxean, ez galdu lagunok!!! Up the kaiols!!!

10444709_1492926150953281_4900471067278142371_n

Tourra 15.00tatik aurrera!!

Iepa kaxo entzule!
Asteazken honetan ere tourreko etapa zuzen zuzenean eskainiko dizuegu arratsaldeko 15.00tatik aurrera. Oraingo honetan 124.5 kilometrotan lehen mailako hiru mendate eta maila bereziko Saint-Lary Pla d’Adet igo beharko dituzte, azken honetan izango dutelarik amaiera.

Lehenengo postua oso finkaturik dagoen arren podiunerako borrokan txirrindulari ugari daude. Oraingo honetan gainera goi mailako esatariak izango dituzue: Naxari, Proxi eta Malintxe. Beti bezala gogoratu porra egiteko modua izango duzuela aurpegi liburuan edota Arraioko estudiora joanda.
PROFIL

BtPjelYIUAAnQvd.jpg:large

Astelehenean tourreko etapa 15.00tatik aurrera

Iepa kaixo!

Oporrak hartu ditugun arren, agindu bezala tourreren aitzakian saio berezia egingo dugu astelehenean. Aurten gainera inoiz baino mendate gehiago jarri dituzte antolatzailean guk lan gehiago egiteko.

Mulhouse eta La Planche des Belles Filles artean jokatuko den zirrara eta mozioz beteriko etapa honetan 161.5 kilometrotan lehen mailako lau mendate, bigarren mailako bi eta hirugarren mailako bat igo beharko dituzte.

Bertan gertatzen dena kontatuko dizuegu 15.00tatik aurrera. Aipu teknikoak egiteko gonbidatu berezi lortzen gabiltza emankizuna aberasteko. Gogoratu gure betiko porran parte har dezakezutela fazebuk, telefono edota uso mezularien bidez!

PROFIL