Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2014

Allepuntakoei elkarrizketa Izerditan blaien

Iepele! Gaurko prestatu dugun saioan herriko taldeen emaitzen errepasoan Allepuntari arreta berezia eskainiko diogu. Ihaz sortu zen talde berri honek aurten arazo asko ditu bere entrenamenduak egiteko eta egoera honen aurrean duten haserrea adieraziko digute.

Honez gain surfa, herri-kirolak eta pilota kontuak ere izango ditugu 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irrati librean!

Alle Punta

Hirukotea ZarataZarautzen

Astearte berri bat gainean dugu eta guk iada prest dugu ZarataZarautz saio berri bat. Hirukotearen eskutik, ordu eta erdiko zaparra edukiko duzue Arraio Irratiko 99.3an.

urriak_14_gu

Honez gain, aurreko astean Trabuc Recordseko Eduard handiarekin eginiko saioa entzungai duzue iada. Playlista berriz HEMEN.

Igandean Irakeko Kurdistanera joango gara

Iepala!

Igande hontan lehenengo aldiz, ahuntzen kolaboratzaile berriarekin izango gara. Karlos Zurutuzarekin, hain zuzen ere.

Aste hauetan ipar-ekialdeko irakeko eskualde autonomoan, kurdueraz Herêmî Kurdistan, aurkitzen da.

Hango gertakizunen iznguruan solastuko gara berarekin.

Bestetik, 28 gazteetako batekin izango gara Zirriren eskutik.

Deustoko S. Pedro plazan burutuko den aske gunea ere izango dugu hizpide Irola irratiko kideen bitartez.

Eta beste hainbat kontu ere ez dira faltako. Ez hoixe.

Hau dena igandean 21’tatik aurrera Arraio irratian

kurdistan

 

 

Connor Noctambus-en set-a Kaiolatik saioan!!!

Aste hontako kaiolatik saioan Connor Noctambus handiak gure saiorako espreski grabatu duen sesioa bat entzungo dugu!!! Bilbotar gazte hau 16 urterekin hasi zen Fruity loops programarekin elektronika sortzen. Solfeo ideia handirik gabe, berak gustoko zituen artisten musikak inspiratuta (David Carreta, Trentemoller, The hacker, Iñaki Marín…) bere abestitxoak eraikitzen joan zen, estilo propio bat sortu arte. Bere doinuek Electro-techno, E.B.M eta House iluna dute ardatz, eta amorruz beteriko uneak melankolia eta tristezia transmititzen duten beste batzuekin nahasten ditu. Euskal ekoizle handi honentzat musika barrenak husteko tresna da, eta horretarako erabiltzen du. Joan den urtean BLACK OXYGEN izeneko EP bat kaleratu zuen I-TRAXX zigiluarekin, eta laister beste EP bat argitaratuko diote argentinako SURVIVAL ALLIANCE RECORDS-ekoek. Biharkoan, gure saiorako bereziki prestatu duen set bat entzungo dugu, ehuneko ehunean bere ekoizpenez osatua. Galdu egingo duzu???

UP THE KAIOLS!!!

c31a6d5c-fad5-480b-9bd3-17c01a840b61

 

 

 

 

 

Gerard Brigde gela arroxean aspaldiko partez

Kaixo entzule maiteak!

Biharko saioa berezia izango da, aspaldiko partez Gerard Brige gurean dugulako. Eskoziatik telefonoz makina bat aldiz FMko 99.3ko uhinetan entzun duzuen arren bihar gela arroxean izango dugu.

Bere presentziarekin herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu arreta berezia jarriz Zarauzko futboleko Allepunta taldeak, Ketaren aurka egiñiko partidan.

Hondartzako kirolei ere egingo diegu tarte bat, Landetan igedean amaitu zen gizonezkoen goi mailako zirkuituko 9. froga. Bertan John John Forence izan da txapeldun eta munduko txapeldun izateko lehian ezer gutxi aldatu da Gabrien Medina eta Kelly Slaterren artean.

Azkenik hondartzako futboleko edo playerotako lehendabiziko jardunaldia errepasatuok dugu, ez usteko bat edo beste egon baita.