Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2014

Migrazioa eta dokumentalak gaurko Zinema Itsuan

Gaurko saioan dokumentalez eta migrazioz hitz egingo dugu. Datorren ostegunean, abenduaren 18an, Zarautzen filmatu den “Destokian” dokumentala estreinatzen denez, bi gai hauek uztartu eta Arraio Irratira ekartzeko aukera ona iruditu zaigu. “Destokian” dokumentaleko egileak izango ditugu gure artean egindako lanaren inguruan hitz egiteko. Eta bide batez Euskal Herrian ekoiztu diren dokumental batzuk errepasatuko ditugu.
21:00etatik aurrera FMko 99.3an egongo gara!
Marlene & Louise

KARTELA II

Emaitzak, kros mistoa, surfa eta playeroak gaurko saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Asteburu luze honek makina bat kirol albiste utzi dizkigu. Alde batetik herriko talde batzuek izan duten jardunaldia errepasatuok dugu.

Ondoren bikoteka egiten den krosari egingo diogu tarte. Igande honetan 600 bikote baino gehiagok hartu zuten parte bertan nahiz eta eguraldiak askorik lagundu ez.

Surfean ere albiste interesgarriak ditugu, Hawaiien koroa hirukoitzeko bigarren froga amitzeaz gain, Pipelinen hirugarrena hasi baita.

Azkenik playeroen inguruan ere jardungo gara, hemen ere eguraldi makurra izan arren 5. jardunaldia jokatu baitzen. Badakizue 20.00tatik aurrera FMko 99.3an aurkituko gaituzue.

IMG_2195

Astearte zaratatsu berri baterako prest?

Aste honetan ere ZarataZarautz saioak ez du hutsik egingo. Aste honetan, nobedade gehiagorekin etorriko gara gainera. Durangoko azokan (bai ofizialean eta baita alternatiboan) lorturiko nobedadeez gain, beste gauza berri batzurekin ordu eta erdiko zarata saio bikaina egingo dugu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

abenduak_9_gu