Podcast: Play in new window | Download
Igande hontan Sahara izango dugu hizpide, beste behin ere
Hassana Aalia ekintzaile sahararraren inguruan arituko gara. Asilo politikoa ukatu dio Espainiak, eta kanporatzeko arriskuan da. Marokok bizi osorako zigorra jarri zion epaiketa fartsa baten ondoren, eta Saharara bidaliz gero atxilotua, torturatua eta espetxeratua izateko arriskuan da.
Askapenako kideekin arituko gara kasuari buruz, eta bide batez, Saharako herriaren egoeraz. Gari Berasaluze eta Julen Aranguren gurekin izango ditugu gela arrosean -orain gutxi egon dira Saharan-. Greziari ere botako diogu begiratua, hauteskunde emaitzen berri izan ahala.
Ez galdu! 21:00etatik aurrera FM 99,3an, edo zuzenean internet bidez: arraio.net