Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2015

Garmen handia izango dugu biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Biharko saioan Beasaindik iritsiko zaigu bixita. Izan ere, asko miresten dugun Garmen handia izango da gurekin gela arroxean!!! Goierritar gazte honek, 14 urterekin ikutu zuen lehenbizikoz nahasketa mahai bat, baña urte batzuk beranduago hasi zen serioxeago dj munduan, nahasketak egiten eta baita ekoizpen lanetan ere. Gaur egun, gipuzkoako elektronika munduan bere lekutxoa du, eta melodiaz beteriko bere sesioek harrera ederra dute!!!

Biharko saiorako erritmo sakonak eta melodia hipnotikoak iragarri dizkigu!!! Debekatua galtzea lagunok!!! Betiko moduan, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!!

UP THE KAIOLS!!!

1017481_10200356581704953_107887500_n

Emarock egunaz Gorkeyan!

Lehendik ere izan dugu mintzagai Atalkan Emarock proiektua. Emakume musikariak bistaratzea du helburu elkarte honek eta datorren apirilaren 25erako egun beteko jaia antolatu dute Aretxabaletan. Tailerrak, bazkaria, kontzertuak…

Horren berri emateko, Saioa Gauilunak argazkilari eta proiektuaren bultzatzailea izango dugu gaur gela arroxean. 21etatik 22etara izango da, FMko 99,3an!!!!

image

Aialako entrenatzailea eta kapitaina aste honetako Izerditan blai saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!!

Aste beteko oporrak hartuta bueltan izango gara bihar, betiko orduan, 20.00tatik aurrera. Saio honetan Eskubaloiko nesken lehendabiziko taldeko Martin entrenatzailea eta Araitz kapitaina izango ditugu. Jakingo duzuen bezala asteburu honetan ohorezko mailara igotzeko lehendabiziko zatia jolastu dute Zarautzen. Ligaxka lehengo postuan igaro ondoren Ohorezko maila igotzeko 60 minutura aurkitzen dira. Denboraldi bikain honen inguruan jardungo gara biharko saioan.

Honez gain playeroen kiniela ere egingo dugu. Igande honetan final erdiak izango dira jokoan 11.00tatik aurrera. Zuek ere animatu kineila egitera gure feizbukean.

Denbora izanez gero surfeko albisteen berri ere emango dizuegu, Australian biharren froga bukatu da, emakumezkotan Carissa Moore eta gizonezkotan Mick Fanning izan ziren garaile.
images

Kitzikatuz aurre eginez

Igande hontan, Urtarrilaren 31n aurkeztu zen sexu askapenerako gazte antolakunde berria izango dugu hizpide. KITZIKAN

Bertako kide den Txeforekin arituko gara telefonoaren bitartez.

Halere, Txeforekin izan baino lehen, atzoko egunean burutu zen “Konpromiso eguna”ri helduko diogu.

Kitzikatzeko tresna baliagarrienetakoaren beharraz solastuko gara Eleak mugimenduko Txerra Bolinagarekin. Desobedientziaz, noski.

Hau eta beste kontu batzuk 21’etatik aurrera Fm 99.3an

kitzikan