Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2015

Arraio Irratia oporretara doa

Uda iritsi da eta Arraio Irratiak oporrak hartuko ditu ohi duen bezala. Pelaiosanetan afariak eman ostean, merezirako deskantsua hartuko dugu irailean gogo biziz itzultzeko.

Udan, musika edukiko duzue protagonista gure uhin libreetan. Irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz saioak ustailean jarraitu egingo du eta Izerditan Blai saioak ere saio bereziren bat egingo du seguruenik.

Irailerako orain arteko saio guztiek jarraituko dute printzipioz eta Urrunetik Gertu saioarekin ere hasiko gara berriz ere, hilean behin.

Azkenik, irailetik aurrera inork saiorik egin nahiko balu, gure uhinak zabalik izango dituzue eta gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue info@arraio.net helbidean aurkituko gaituzue.

Uda ona izan!!!!

Lagun Izoztuaren azken ZarataZarautz saioa

Udan sartu gara eta Arraio Irratiko saio gehienek oporrak hartuko dituzte Irailean gogo biziz itzultzeko. Ez dakigu ziur ZarataZarautz saioak uztailean jarraituko duen (lan kontuan medio) baina Lagun Izoztuak gaur azken saioa egingo du, merezitako deskantsua hartzeko.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiaren uhin libreetan.

ekainak_30

Gu ere oporretara goaz!!!

Madame kroasan bere azterketen infernutik atera berri, Bollik gehixeago itxaron beharko du oporretarako…

Udan gela arroxa bihurtzen den labetik ihesi goaz!!

Azken programa honetan Subjektu feministen frekuentziak izango dituzue entzungai, Gorputzgrafiak erakusketan egin zuten irratsaioa.

On dagizuela! Eta uda ona izan dezazuela!!

Denboraldiko azken saioan urteko eta udako errepasoa eta bi historiko

Iepa kaixo entzule maiteok!

Oporrak hartu baino lehen saio bikain batekin agurtuko gara. Gaurkoan denbroladi honetan gure inguruan izan diren kirol albisterik esanguratsuenak gogoratuko ditugu. Herriko talde ezberdinen lorpenak azpimarratuz batez ere.

Honen ostean udako zita garrantzitsuenak errepasatuko ditugu. Zarautzen ez ezik Euskal Herriako bazterretan izango diren kirol ekitaldien berri ematen saiatuko gara. Gure mugetatik haratago doazen frogaren bat ere aipatuko dugu.

Azkenik, denboraldia irribarrez bukatzeko bi kirolari historiko ekarriko ditugu gogora. Biak emakumezkoak dira, bata euskalduna eta bestea alemaniarra, tenislaria bata txirrindularia bestea… ba al dakizue nortzuez ari garen???

1213212358652_f