Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2016

Arrosa Sarea jardunaldiak Gasteizen Martxoaren 19an

baner-ona-top2016-webHemen ditugu aurtengo gure jardunaldiak. Bosgarren aldia da egiten ditugula, eta lehenengoz inguratuko gara Arabara. Oihaneder euskararen etxean izango dira eta goiz eta arratsaldez ariko gara gogoetan eta esperientziak elkar trukatzen. Hauxe izango da egitaraua:

Goizeko 10:00etan emango zaie hasiera. Hasteko 4 tailer izango ditugu, denak aldi berean.

IRRATI ANTZERKI TAILERRA

Galder Perez aktorearen eta Maisha MC-aren laguntzaz, irratiaren eta antzerkiaren arteko uztarketaz ariko gara.

SAKELAKO ETA TABLETETARAKO APP BAT SORTZEN.

Arrosa Sareko irrationtzako aplikazio bat sortu nahi dugu elkarlanean. Norbaiti eginarazi beharrean, zergatik ez dugu geuk ikasten nola egin dezakegun?

EMAKUMEOK IRRATIETARA!

Oro har, gizonezkoak gehiengo direnez gure inguruko irratietan, emakumeen parte hartzea areagotzeko bidea egin nahi dugu. Urteak daramatzagu gai honen inguruan diagnosiak egiten, eta uste dugu badela garaia buruan ditugunak praktikan jartzeko. Denon artean, Arrosako irratientzat eta nahi duenarentzat parekidetasunera heltzeko jokabideak zehaztera goaz, iraultzera goaz.

ZERGATIK JARRAITZEN DUGU IRRATIOK IRRATI-UHINEN BIDEZ SOILIK EMITITUKO BAGENU BEZALA PENTSATZEN?

Saioa gidatuko duen Xabier Landabideak (@txerren) hauxe aipatu digu.
Geldi gaitezen une batez, arnasa hartu. Pentsa dezagun lasai: nola emititzen dugu gaur egun gure edukia? Nola jasotzen gaituzte? Irrati-uhinen bidez banatzen al dira gaur egun irratiak? Transistoreetan jasotzen al dira gure soinuak? Ez al dira teknologia, praktika, ohitura eta esperientzien mataza zabal eta konplexuago batean kokatzen egun euskarazko irratiak?
Ordu eta erdiko saio honetan kokapentxo bat proposatuko dugu ematea, hartzea eta entzutea bir-pentsatzeko bat-etortze edo konbergentzia digital eta multimediaren aroan, eta honen inguruan eztabaida txiki bat bideratu.

Eguerdiko 12:00etan, berriz, mahaingurua: IRRATION ETORKIZUNA ETA DITUGUN ERRONKAK. FMa gainbeheran dago?
Hauek dira guri burura datozkigun galderak:
Nola pentsatu irratiak interneten aroan? FMa gainbehera ala albo batera doa? Eskukoak ondo, baina zertarako? Nork kontsumitu dezan zer nola? Nola lortu entzulearen (hartzailearen, erabiltzailearen…) lotura esanguratsuak egiten dugunarekin? Komunitate bat gara, ala komunitateen komunitate bat?
Mahai inguruan hauek arituko dira:
Leire Palacios: Kazetaria, komunikazioan aditua eta hainbat komunikabidetan kolaboratzailea. @annieSdelMono
Gorka Julio: @Talaioskoop-en sortzaileetako bat. Garatzailea, hacktibista, blogaria eta hainbat hedabideetako kolaboratzailea. @teketen
Ttitto Betbeder: Euskal Irratiak federazioko arduraduna. @TBetbeder
Moderatzaile lanetan Nekane Zinkunegi, Zebrabidea irratsaioko esataria arituko da.
Eguerdian, 14:00etan, bazkaria izango dugu Auzolana frontoian, 7 €ren truke.
Arratsaldean, 17:00etan, Goazen irratsaio bat elkarlanean egitera. Sormena lagun, eta goizeko “irrati-antzerki laborategia”n ikasitakoak praktikan jarrita, ordubeteko irratsaio bat prestatuko dugu bertaratutakoen artean. Oihaneder Euskararen Etxean
Irratsaioa, 19:00etan, Oihaneder Euskararen etxetik bertatik egingo dugu, eta Arrosa Sareko Irratien bitartez eman.
Eta eguna amaitzeko, nola ez, kontzertuak Gasteizko Gaztetxean.
Petti eta Aguxtin Alkhat.
21:00etan izango dira kontzertuak, eta sarrera 5 € izango da.

Hondartzako futbola eta Realeko atzerritarrak Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan hondartzako futbolaz arituko gara lehengo zaitian. Mutilen fase erregularreko azken jardunaldia izan zenez jada erabakita daude ligako final laurdenak, kopako final laurden bat eta final erdi bat ere. Igande honetan nesken liga erregularreko azken partidarekin batera mutilen final laurdenak jokatuko direnez hauen kiniela egingo dugu.

Futbolarekin jarraituz, gipuzkoa mailan oso garrantzitsua den talde bateko atzerritarren inguruan arituko gara. Txemik aro modernoan Errealak izan dituen 78 kanpotarrak gogoratuko dizkigu. Hauetako batzuk aipatu bakarrik egingo ditugu, beste batzuen ibilbidea ordea geihago sakaondu dugu: Kodro, Karpin, Bonilla, Kuhbauer, Lee Chun Soo…

Beti bezala hau dena asteazkenan 20.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

bonilla

fus_sociedad_kuehbauer_popup_small_a

mkodro-214xXx80

Ahotsez ahots

Tourette sindrome ezezagunaz aritu ginen igande berri hontan, gaixotasun hau sabaldu asmoz sortu berri den elkarteko kide den Eliren ahotik.

Bestetik, Martxoak 19an Gasteizen burutuko den Arrosa Sareko 5. jardunaldiaz aritu ginen bertako kide den Jonekin.

Eta bukatzeko, Torreoia Bizirik-eko kide bat izan genuen tfnoaren beste aldetik larunbat hontan antolatu duten auzolanaren inguruan solastuz.

Ah!! Eta azkenean, Ahuntzaren kuña berria entzuteko aukera ere izan genuen. Al loroooo

Ez galdu irratsaio honen grabaketa.

Adiorik ez,apirilak 3 arte baizik!

Merezitako oparraldiak Bai hoixeeeee

arrosa