Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2016

Oporraldien ostean ZarataZarautz bueltan

Aurreko asteko etenaldiaren ondoren, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Ez dugu gonbidaturik esukiko baino saioa egiten dugun hirurak abestiak jartzeko gogoz etorriko gara, beti nezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_5_gugeu

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Lurralde askeak sortzen

Kaixo ahuntzok!

Udaberriko oporretako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da berriz ere Ahuntzaren Gauerdiko Eztula. Aste honetarako ere gai interesgarri bat dakarkigu gela arroxera: desobedientzia. Lege injustuen eta errepresioaren inguruan askotan aritu izan gara horri buruz, baina ez hainbeste eguneroko ohitura txarrekiko desobedientziaren inguruan. Bizitza erdigunera ekartzeko desobedientzia, kapitalismoaren logikak alboratzekoa. Bide horri heldu dio Lurralde Askea ekimenak, bizimodu onaren Euskal Herria eraikitzeko komunitate desobedienteak. Axier Lopez izango dugu gurekin proiektu honen inguruan hitz egiteko.

Eta hari horri tiraka, beste hainbat gai ere jorratuko ditugu. Troikaren aurkako protestengatik epaiketak, Andres Bodalo SATeko kidearen espetxeratzea, eta askoz gehiago. Ez galdu! Astero gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

indizea