Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2016

Bizikidetzaz eta bakegintzaz hizketan Bolloenean

Azaroaren 22an, asteartea, ‘Bizikidetza eta bakegintza: emakume politikariak mintzo’ mahai-ingurua izan zen Modelo aretoan. Nekane Iribar (EAJ), Naiara Carvajal (EH Bildu), Miren Aranguren (Bilgune Feminista) eta Pili Zabalak hartu zuten hitza.

Ikusi dugu dagoeneko bideoak sarean daudela, baina guk ideia batzuk azpimarratu eta horien inguruan hitz egingo dugu. Horretarako, gure lagun eta gonbidatu Ainhize Muniozguren etorriko da beste behin, solasaldia biribiltzera.

Gaurko saioan, gainera, Araitz etorriko da Umeboxiren partez eta hainbat efemeride ezagutaraziko dizkizuegu. Ez galdu, hortaz, gaurko saioa! Sintonizatu Arraio irratia 99.3 FMn.

CxStTerXEAAJkZU_content

Saskibaloia hizpide biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan saskibaloiari eskainiko diogu tarte handi bat. Gurean izan baitira Goar Artetxe entrenatzailea eta Julen Egaña hegalekoa. Ordu erdiko elkarrizketa honetan Goarrek nolatan hartu duen zarauzko taldea, egindako aldaketa eta denboraldi honen hasierari buruz jardun gara. Jakingo duzuen bezala iaz mailari eusteko nahiko lan izan zituen talde honek eta aurten hainbeste sufritu gabe eutsi nahi diote.

Honez gain playeroen inguruan ere arituko gara, 5. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu alde batetik, eta bestetik, 6. jardunaldiko kiniela egingo dugu. Hau dena Arraio Irratian, ostiralean 18.00tatik aurrera eta larunbatean errepikapena 10.00tan!

6-CGROzy

AINIZE MUNIOZGUREN: “EMAKUMEK BIZIKIDETZAREKIN IDENTIFIKATUTZEN AL DIREN HAUSNARTU NAHI DUGU”

Bihar, Bakegintza eta bizikidetza, emakume politikariak mintzo solasaldia egingo dute Zarauzko Modelo Aretoan. EAJko Nekane Iribarrek, EH Bilduko Naiara Carvajalek eta Ahal Duguko Pili Zabalak parte hartuko dute.

image

Ba solasaldi horren ingurukoak gurera ekartzeko, Arraio irratiko lagunekin bat egin dugu, gela arroxeraino hurbildu baitzaie Ainize Muniozguren xehetasunak eskaintzera.

Gaurkoan Nafarroa hizpide

Igande hontan, Azaroak 20, Nafarroara joan beharrean aukitzen gara.

Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten trataera informatiboagatik.

Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, komunikabide deserosoa baita hainbatentzat. Zoritxarrez, zenbait esperientzi baditugu euskal komunikabide ezberdinen itxierekin, eta kasu hontan ere,  ixteko arriskua hortxe dago. Alarma gorria piztu beharrean aurkitzen direla, diote.

Kontu hontaz aritzeko, Miguel Angel Llamas “Pitu” Ahotsako kazetariarekin izango gara.

Bestetik, atzoko egunean Iruñean “Askatasunaren alde, Faxismoari EZ!” lelopean buruturiko manifestaldiaren inguruan arituko gara bertan parte hartu duen kide bat elkarrizketatuz.

Halere, gaurko irratsaioa Zarauztik hasiko gara eta bertan, gela arroxean, Nekane Iribar Zarauzko parte-hartze zinegotzia izango dugu.

Azaroak 22 asteartea 19’00etan Modelo aretoan “Bizikidetza eta bakegintza: Emakume politikariak mintzo” mahai-ingurua izango da eta Nekane partaidetako bat izango dugu. Hontaz arituko gara berarekin.

Hau dena eta gehiago… 21’etatik aureraaa

ahotsak

ema