Podcast: Play in new window | Download
Urriaren 26tik salgai dago Errime taldearen lehen maketa Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat gunetan, 5 euroren trukean. Egindako lanarekin “oso gustura†gelditu dira taldekideak eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute.
Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker lortu dute proiektua aurrera ateratzea, eta eman ditu bere fruituak ordu askoko lanak. Asier Aizpuru, Paul Beitia, Patxi Gabilondo, Jon Gurrutxaga, Unai Martinez eta Felipe Murillok osatzen dute Errime taldea, eta Zarauzko Arraio irratiko gela arroxarekin bat egin dugu horietako baten hitzak gurera ekartzeko, Arraioko Izotzek egin baitio elkarrizketa Errimeko Gabilondori gaurko sormen tarterako.
Be First to Comment