Aste honetan bertan, El Corazon Del Sapo taldeak Putzuzulon joko duela jakin dugu. Maiatzaren 6an izango da kontzertua, sari itzela urteetan Gaztetxean lanean egon diren pertsona guztientzat. Arraiokide batzuk, 2002an Ruestan ikusteko aukera izan genuen, Mala Raza zigiluaren 10. urteurrenean, eta disko gogorretik berreskuratu ondoren ikusgai jarri dugu. Gogoratu sarrerak Apirilaren 5ean jarriko direla salgai. Ea Arraio Irratikoentzat sarrerarik geratzen den!!!
Hilabetea: martxoa 2017
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo ahuntzok!
Hemen gara beste igande batez Arraio Irratiko uhinetan. Gaurkoan Pasaiako sarraskia hartuko dugu hizpide. 1984ko martxoaren 22an Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak. Joseba Merino donostiarra —segadatik bizirik atera zen kide bakarra— eta Rosa Jimeno oriotarra atxilotu zituzten.
Kasua gogora ekarri, eta hura argitzeko ematen ari diren pausoen berri izango dugu. Kurdistango Newroz eguna eta euskal brigadista baten atxiloketaz ere arituko gara, besteak beste. Horiek eta kontu gehiago, noski, beti bezala, 21:00etatik aurrera FM 99.3an!
A! Eta gogoratu! Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kamiseta dotoreak ditugu parte hartzen duzuenontzat, beraz, deitu telefonora lotsarik gabe: 943 86 81 83.
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixoww!!! Â Biharko egunez festa elektroniko bikaina ospatuko da Putzuzulo amets fabrikan!! Bertan Pedro Berazadi zarauztarra, Goiko, Huegun eta Uranga zumaiarrak, eta Mikel_E getaiarra izango ditugu oholtza gainean!!! Gaur kaiolatik saiora bixita egingo digute, biharko festa aurkeztu eta doinu dantzagarriak aurreratzeko asmoarekin!!! UP THE KAIOLS BETI!!!!!!!!!!!!!!1
Podcast: Play in new window | Download
Bizitza osoa eskaini zion Pete Seeger musikariak kantak bildu, moldatu eta sortzeari, eta horrek bihurtu zuen AEBetako folk musikaren berpizkundearen ikur eta mundu osoko protesta abestien erreferente. Haren zenbait kanta kanta moldatu ditu orain Lou Topet taldeak, eta omenaldia eskainiko dio martxoaren 26an, Loraldia jaialdiko programaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian.
Harkaitz Cano idazleak euskaratu ditu abestiak, eta gonbidatu sorta ere izango da taldearekin batera oholtzan. Ba moldaketa horretaz xehetasun gehiago ekartze aldera, Zarauzko Arraio irrati libreko lagunek hitz egin dute Lou Topeteko Oihan Larrañagarekin.