Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2017

Disrupt taldearen monografikoa ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa talde bati eskeiniko diogu, Estatu Batuetako Disrupt taldeari alegia. Ordu eta erdiz, Crust talde mitiko honen diskografiari errepasoa egingo diogu, aste honetako agenda ahaztu gabe.

Disrupten monografikoa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Erabakitze eskubideaz berriz ere Presio Heltzean

Astelehen honetan, gaueko 20:00etatik aurrera erabakitze eskubideaz jardungo gara berriz ere Presio Heltzea saioan. Aurreko astean Zarahitz Herri Ekimenak antolaturiko hitzaldiaren lehen saioa emititu genuen gurean. Bertan, Samara Velte, Juanjo Avarez eta Angel Oiarbide eduki genituen. Oraingoan, hitzaldi horren bigarren zatia entzun ahalko duzue gurean.

Preso eta ama, oztopoak oztopo

Kaixo denoi!

Sara Majarenas euskal preso politikoak eta haren alabak jasandako eraso matxistaren ondoren, Sararen aitarekin hitz egiteko aukera izango dugu gaur. Orain arte bizi izandakoaz arituko gara Tomas Majarenasekin. Ostera, Oihana Etxebarrietarekin izango gara emakume preso politikoen inguruan aritu asmoz
Eta aktualitateari ere errepasoa egingo diogu aspaldiko partez.

Hau dena, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3an!

Juanita y los feos Gorkeyan

Martxoari hasiera emateko, oraingoan ere madrid aldera joan gera.

Juanita y los feos taldeari errepasoa eman diogu eta horrekin batera,

beraiek parte hartzen duten beste bi taldeetaz ere aritu gara.

Rata negra eta Megaherzios taldeak.