Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2018

Film biografikoak gaurko Zinema Itsuan!

Iritsi da gure txanda berriz ere. Gaurko Zinema Itsua film biografikoei buruz izango da. Historian, atzera eginda, garrantzitsuak izan diren emakumeen bizitzez hitz egiten duten filmak ekarriko ditugu gela arroxara. Edota artea eta sorkuntzarekin loturako artisten bizitzak erakusten dizkiguten lanak. Beraien ibilbidea bakarka edota garrantzitsuak izan diren gizonezkoen aldamenean egondako emakumeen bizitzak zinemara nola ekarri diren aztertuko dugu gaurko saioan.

Beti  bezala soinu banden konpainiaz.

21:00etatik aurrera, FMko 99.3an!

 

Sanz Eneako saioa eta Santa Ageda aztergai

Ieupakaixo bertsozale!

Aste honetan ere izango da zer entzun Bapateko Unibertsoan. Batetik, “Begirada Kontzienteak” erakusketatik abiatuta, Sanz Enean izan zen bertso-saioa izango dugu aztergai. Bestetik, Santa Agedako bertsoaldi batzuk ere entzuteko aukera izango dugu, Motxian Bertso-eskolakoen eskuzabaltasunari esker. Esther Iztuetaren puntu-eraztunaren ostean, Teleskopiotik 3 urte egingo dugu atzera Joritz Bastarrika eta Jon Maiaren koplaaldia entzunez.

Espaziuntziya abiada biziyan dator aste hontakuan ere, ez galdu!!IMG_20180202_190214.jpg bistaratzenSanta eskean irten dira bertso eskolakoak

Lakaritarrak eta planto feminista emeferideez lagunduta

Kaixo!

Aste honetako irratsaioan bi kolaboratzaile izan ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Lehenago ordea, efemerideak sakon aztertu ditugu, otsailaren 4 izanik hainbat gertakari interesgarri pasa baitziren iraganean.

Lehen kolaborazioa Lakatiko Leire Udabek egin digut KoopFabrika-ri buruz eta ondoren bi errezeta goxo egiteko argibideak eman dizkigu. Bigarren kolaborazioa Edurne Epeldek egin du eta martxoaren 8an burutuko den planto feministari buruz aritu gara.

Saioa amaitzeko, errepresioa izan dugu hizpide, azken asteetan izan diren hainbat kasuren berri eman dugularik.

Entzun ezazue!

Indar Unanue surflaria gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan Indar Unanue surflari zarauztarra izango dugu gela arroxean. Orain pare bat aste Deban lehiatu zen Sorgiñetxe Big Wave erronka irabazi zuen, froga honetaz gain 2018rako dituen helburuen inguruan arituko gara, baita 2017ko lorpenez ere.

Honetaz gain playeroen 7. jardunaldia izango dute neskek eta mutilek 9.na, beraz, kiniela egitea tokatuko zaigu. Zuek ere badakizue, bertan parte hartzeko facebookeko gure horma bisitatu eta hor egin ahalko duzuela. Saioa beti bezala Arraio Irratian izango duzue entzungai 18.00tatik aurrera, FMko 99.3an!!