Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abuztua 2018

1999ko Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako irudiak ikusgai

Arraio Irratiko hemerotekari hauts apur bat atera diogu eta bideo berri batekin gatoz oraingoan, 1999ko Azaroaren 28an Zarauzko Aritzbatalde Pilotalekuan burutu zen Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako finalaurrekoarekin alegia.

Zarauzko Jai-Txiki taldearen aldetik, Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor “Mantxi” izan genituen. Azpeiti-Landeta taldetik berriz, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larrañaga eduki genituen. Zarauztarrek 33 puntutako aldearekin garaitu ziren.

Garaiko VHSa nahiko ondatua zegoen eta irudi eta bertso batzuk bakarrik ahal izan ditugu berreskuratu. Goza ezazue!!

Elkartasun zozketako irabazlea irten da

Zozketako zenbaki saritua: 8.251. Gaur irten da sariduna.

Turismoaren Munduko Erakundeak maitzean egindako goi bilera baliatuz, herri borroken astea antolatu zuten Donostian hainbat lagunek, dozenaka eragileren babesarekin. Eraikin publiko bat okupatu eta hainbat bilkura eta ekitaldi egin zituzten, eredu kapitalista-patriarkalak eta turistifikazioak herritarrei  dakarzkigun kalteak salatzeko.

Poliziaren errepresioa izan zen beste behin erantzuna: isunak, identifikazioak eta bi zarauztarren atxiloketa, besteak beste. Protesta baketsu batentzat izugarrizko operatiboa jarri zuen Ertzaintzak, eta bertan parte hartzeagatik bortizki kolpatu eta atxilotu zituzten bi zarauztar, era guztietako agintariak Tabakaleran pintxoak jaten ari ziren bitartean.

Irailaren 17rako zitazio bat jaso dute orain, desordena publikoa eta lesioak leporatuta. Donostian aste osoan jasotako isunei eta prozedura horrek ekar ditzakeen gastuei aurre egiteko, mariskada bat zozkatuko dugu Zarautzen, abuztuaren 15ean eta 16an. Musika plazan izango gara 12:00eatatik 21:00etara. Zozketa ostegun iluntzean egingo da Musika Plazan bertan, eta Arraio Irratiaren  bidez jakinaraziko da.

BIZITZA DA HANDIENA!