Podcast: Play in new window | Download
Gaurko kolaborazioan Arzank gure chef handia izango da Arraioko gela arroxean. Garaiko barazkien gaineko ezaugarri eta errezeten atalean romaneskoa ekarri digu. Itxura berezia bezain ederra duen neguko barazki honekin opiltxoak egiteko errezeta paregabea ekarriko digu gurera. Bestetik, elkarrizketaren tartean Inhar Agirrezabal zarauztar arkitektoa bertaratuko zaigu bio eraikuntzaz jardutera. Izan ere, zer da bio eraikuntza? zer ikasi dezakegu, nola baliatu naturak eskainiko baliabideak, nola jardun gure lurrarentzat kaltegarriak ez diren baliabideekin? Hauek eta bestelako mila galdera erantzuteko eta batez ere bio eraikuntzaz pixkat gehiago sakontzeko aukera izango dugu , ostegunero bezala ttirriki ttarrakan( hankak lurrean) irratsaioan arratsaldeko 19:30-20:30tara.
Be First to Comment