Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2019

Gaztetxea eta Gararen expolioa

Kaixo!

Gaur ere gonbidatu ugari izan ditugu gela arroxean. Samaiko Zuloko sorginaren kolaborazioa izan dugu hasteko, Mexiko presidentearen azken deklarazioen harira, inperialismoaren inguruan aritu zaigu. Gaztetxeko kide Manexekin elkarrizketa izan dugu ondoren, Putzuzuloren egoeraren eta azken mugimenduen inguruan hitz egiteko. Azkenik, Gararen Harpidetu Etorkizunera dinamikari buruz aritu zaizkigu Asier Aiestaran Gara-ko Kirol saileko aduraduna Borja Idiakez Zarauzko batzordeko kidea. Egin-en zorra Gara-ri egotzi ondoren, proiektuaren egoera gertuagotik ezagutu ahal izan dugu.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Sendabelar eta basa landareen inguruan Sara eta Jonerekin

Gaurko ttirriki ttarraka irratsaioa senda belar eta basa landareen ingurukoa izango da. Lehenik, Sara Letamendia aizarnarrak ohiko kolaborazioen atalean belarlatzaren inguruan arituko zaigu. Orantxe bertan jaso dezakegu basa landare hau, jangarria gainera eta hainbat onura dituena barne erabileran batez ere. Bestetik, Jone Aldabaldetreku izango dugu elkarrizketaren atalean. Basare basa landareen produktu eta tailerren inguruko informazioa eskainiko digu. Beti bezala arratsaldeko 19:30 20:30 artean Arraion! Osasuna!

 

KOSTA KASTAKO 6.IRRTSAIOA

Kaixo entzule maiteok!

Bagatoz berriro ere Kosta Kastako irratsaioko kideak gure martxoko saioarekin!

Oraingoan, hainbat gai izango ditugu gurean: korrikako koordinatzaile diren Lierni Atxukarro eta Uxoa Arrutiri
eginiko elkarrizketa, KMK’19ko atalean jasangarritasuna eta garbitasuna lan taldeko Haritz Labianori eginiko
elkarrizketa, DBH 4. mailako frantseseko ikasleek Frantziara eginiko irteeraren kronika eta hilabetero bezala,
bokata eta edaria irabazi nahi duenarentzako zozketa itzela!
Gogoratu, gaur, iluntzeko 19:00etan Kosta Kasta Arraio Irratian!
Piztu 99.3 fm!
Instagram: @kostakasta
Zuzenean ezin baduzu entzun, irratsaioa webgunean entzugai izango duzu: