Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2019

Cumbiaren erritmora

Indarrez eta ilusioz datorkigu Saioa Etxeberria gurera, Kolonbiara egindako bidaiaren inguruan solasteko asmoarekin. Horrez gain duela bi urte telebista saio baten ondorioz egindako bidaia gogoangarri baten inguruan ere arituko gara.

Emakume borrokalaria eta energia handikoa izanik, bere istorioak entzuteko irrikatan gaude eta horiek asteazkenero bezala Arraio Irratian izango dituzue 21:30ak jotzearekin batera.

Enrike Kortajarena bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Enrike Kortajarena izango dugu gonbidatu gela arroxean. Zarauzko kirol galan Kirola bizi saria eman zioten, halterofiliako entrenatzaileari. Azken urteotan halterofilian aritzen direnekin jarduten badu ere, ZKEko beste zenbait esparrutan ere bere jakinduria zabaltzen du. Honela bada, bihar pisu handiko gonbidatua izango dugu ea elkarrizketa ez den astuna egiten.

Enrikez gain playeroen kiniela ere egingo dugu, neskek fase erregularreko azken partida izango dute jokoan eta mutilek final laurdenak, beraz, jardunaldi garrantzitsu baten atarian gaude. Saioa beti bezala asteazkenean 20.00tan hasiko da, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

RIP taldearen inguruko liburiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan liburu bat izango dugu hizpide. RIP taldearen inguruan berriki kaleratu den liburuaz jardungo gara, “Larga vida a RIP” izena duena. Horretarako liburuaren egileekin jardungo gara eta noski, zarara apur bat ere entzungo dugu. Gogratu guzti hau 21:30etatik aurrera izango dela.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Martxoaren 3a eta greba feminista

Kaixo Ahuntzok!

Gaurkoan efemeride berezi bati eman diogu tartea, Martxoaren 3a. Duela 43 urte hil zituzten poliziek Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda, Gasteizen, eta garai hartan gertatutakoak nahiz aurtengo urteurrenak emandakoak errepasatu ditugu.

Aurretik, Zamaiko Zuloko sorginaren kolaborazioa eduki dugu, Martxoaren 8ko greba feministaren garrantzia azaldu eta aldarrikatzeko. Zarauzko egitarauaren berri ere eman digu gure kolaboratzaileak.

Betiko gisan, eta Xabier Arzalluz gogoan -agur eta… agur!-, igandero 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!