Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan gai interesgarri baina gutxitan hitz egin bati helduko diogu Aitziber Sarobe Arkamurkako kidearekin, hain zuzen, arrantzaren etorkizuna eta eredu jasangarri baterantz nola abiatu. Honetarako martxoaren 2an egin ziren jardunaldi batzuk izango ditugu abiapuntu: Ondarru 12 milla deiturikoak. Bestetik Otaza auzoan(araban) dagoen GaraiON egitasmoaren berri izateko Amaia Gabilondorekin egongo gara hizketan. Jadanik 10 urte pasa dira ekimena hasi zutenetik eta sorkuntza eta sortzailetasuna gure ondarearekin eta ama lurrarekin lantzen dute hainbat proiektu, saio eta ikuskizunen bidez. Badakizue beraz ez galdu, gaur ere 20: 00 21:00 bitartean arraio irratian. ON EGIN!
Be First to Comment