Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2019

Hesietatik ihesten: Canadan hasi eta Grezian amaitzeraino

Nola hasi bidaia bat Canadan eta Grezian amaitu? Zerk eramaten zaitu horretara? Gaurkoan Ithaka Ukatuz saioan Telmo Iruretagoiena izango dugu bere bizitza markatu zuten abenturaz beteriko esperientzia batzuk kontatzeko asmotan.

Canadan hasi zuen bidaia luze batek Ipar Amerika eta Ertamerikako herrialde ugari ezagutzeko parada eman zion. Horrez gain bidaia horretan izandako bizipenek urte batzuk beranduago Greziara bultzatu zuten bertan dauden errefuxiatuei esku bat botatzeko asmoz.

Hau dena eta askoz gehiago 21:30etan puntu puntuan Arraio Irratian!

Presio Heltzea bueltan da

Aspaldian isilik egon ostean, Presio Heltzea irratsaioa bueltan da. Oraingoan, Zarauzko Modelo Aretoan Sare Feministak, Zarauzko AEKk, Zarauzko EHEk eta Arraio Irratiak elkarlanean antolatu zuten “Euskara sexista eta ez Sexista” hitzaldiarekin.

Bertan hiru gonbidatu eduki genituen. Amagoia Gurrutxaga, Maite Egiguren eta Irene Arrarats hain zuzen ere. Irratsaioa, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Herriko taldeen errepasoa eta plaieroen final erdiak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen errepasoa egingo dugu, pasa den astean egiterik izan ez genuenez, autogonbidapena medio, oraingoan ez dugu hutsik egingo. Kirol askotan denboraldiko azken txapan sartu dira eta beraien egoera zein den aztertuko dugu, igoerak, jaitsierak, faseak… denetarik izango dugu.

Honetaz gain, igandean plaieroen final erdiak izango dira jokoan Zarauzko hondartzan eta bertan gerta daitekeena aztertuko dugu beti bezala kiniela egitearekin batera.

Denbora izanez gero, herriko beste kirol ekitaldi batzuk ere aipatuko ditugu, “Zarauzko bi harri” lehiaketa besteak beste. Beti bezala, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

RAMONES taldearen inguruko 2. ZarataZarautz saioa prest dugu

Aste honetako ZarataZarautz irratsaiora Garmne itzuliko zaigu. Ramones taldearen inguruko monografiko batekin hasi zen duela hilabete inguru eta aste hontan jarraituko dugu taldearen diskografia errepasatzen. Beti bezela, guzti hau 21:30etatik aurrera izango duzue entzungai.

Irratsaioa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.