Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2019

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea amaitu da

Bukatu da bukatu da, bukatu da se acabo!

Holaxe ziyon kantuak eta halaxe gertatu zayo Gipuzkoa Bertsotan ekimenai ere. Fase honek utzitako ondoriyuak eta analisiyak izangoitugu aipagai. Iñigo Mantzizidor “Mantxi” eta Ainhoa Agirreazaldegi izangoitugu elkarrizketatu gisa. Puntu-eraztunetan berriz Marimin Aizpuruan erantzun fantastikua izango deu.

Hala Bediko hauteskunde gaua Ahuntzan!

Kaixo ahuntz zaleok!

Gaur, maiatzak 26 ditu eta hauteskunde hirukoitzak dira gurean. Horregatik, eta lan kontuak medio, ez dugu Ahuntzaren gaurdiko eztula irratsaioa egingo, baina lasai, etzaituztegu bakarrik utziko!

Gasteizko Hala Bedi irratiko irratsaio beteranoek, “Desde el abismo” eta “Una hora tarde”, hauteskunde gau berezia prestatu dute Errekaleor auzotik eta berau emitituko dugu. Irratsaioa gazteleraz izango da eta bozen jarraipena, analisiak eta abar ikuspegi makarra batetik egingo dituztela ziurtatzen dute.

Internet bidez ere entzun dezakezue helbide honetan: HalaBedi online

 

Ekoalde Nafarroako proiektu berria eta sendabelarrak gaurkoan

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan senda belarrak landuko ditugu  Sara Letamendiaren ahotik eta jakinduriatik.  Dagoeneko lora galtzen hasia den elorri zuria eta larrosaren gainean jardungo zaigu Sara. Bestetik Nafarroan garatzen hasi den ekimen berri baten inguruan ariko gara hizketan, hain zuzen Ekoalde egitasmoaren kide den Asierrekin.  Gaurkoan ere arratsaldeko 20:00 21: 00 artean. Osasuna eta Askatasuna!!!