Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2019

Arraio Irratiaren 13. urteurreneko ekitaldiak prest ditugu

Aste honetan Arraio Irratiaren 13. urteurreneko ekitaldiak burutuko ditugu Zarauzko herrian. Maiatzaren 22an hasiko gara urteurrenarekin. Erlo Telebista eta Zarauzko Hitzarekin elkarlanean,Zarauzko alkategaien arteko eztabaida antolatu dugu Modelo aretoan,19:00etatik aurrera.

Ostiralean berriz,maiatzaren 24ean, “LOU. Dantzan jo ta ke, oonak lehertu nahian” dokumentala ikusteko aukera izango da Putzuzulo Gaztetxean. Lourdes Olangua abeslari Zarauztarrari buruzko dokumentala da honakoa eta 20:30etatik aurrera ikusgai egongo da. Emanaldiaren ostea afari-merienda bat egiteko aukera ere egongo da. Eta gaua amaitzeko Pig & Kiss talde Zarauztarrak joko du.

Eta urteurrenarekin amaitzeko,kontzertua eta festa antolatu dugu Putzuzulon bertan. Maiatzaren 25ean, NATALI eta NORMAN taldeen kontzertua edukiko dugu. Gaua amaitzeko berriz DJ MALITAK edukiko ditugu.

Abeltzaintza eredua eta Oarsoaldeko Labore elkartea

Gaurko ttirriki ttarrakan (hankak lurrean) bi gai izango ditugu lantzeko. Lehenik eta behin Aitziber Sarobe gure kolaboratzaileak gai pottolo bati helduko dio, abeltzaintza ereduaren inguruan ariko da hain zuzen. Bigarrenik, Oarsoaldeko esperientzia kolektibo baten berri izango dugu Jon Legorbururen ahotik, hain zuzen Labore kontsumo elkarteko lehendakaria da berau eta bertako nondik norakoak izango ditugu aipagai. Gaur ere ostegunero bezala, baina 20:00 21:00 artean. ON EGIN!!!

Arkamurkak badu bihotz zinezalerik

Arkamurka natur taldeak 50 urte bete ditu aurten eta taxuz ospatzen ari da. Urteroko egitarauaz gain, dokumental ziklo bat ere jarri zuen abian eta horretaz hitz egingo dugu Asier Aldalur eta Aitor Leizarekin. Ziklo horren barruan ikusitako filmez gain, tratatu diren gaiez ere arituko gara.

Ospakizuna ez da amaitu, ordea, eta maiatzaren azken astean ikusi ahal izango dugun Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako Lurraren bidean dokumentala ere izango dugu hizpide; horretarako, egileekin jardungo dugu.

Gaurkoan, hortaz, natura eta zinema uztartuko ditugu. Ez galdu Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, FM 99.3an.

Begirada bat Fidelen lurraldeari

Gaurkoan gertakizunez eta esperientziaz josita dagoen irla eder bat bisitatzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere Kuba. Horretarako gela arroxean Ane Etxeberria eta Markel Eizagirre izango ditugularik euren xelebrekeriak eta bizipenak gurekin elkarbanatzeko asmotan.

Garai batean zoriontasunez josita zegoen Karibeko irla honek gaur egun bizi duen benetako egoera gatazkatsuari errepaso egingo diogu bikote honen begiradatik.

Elkartu gurekin Fmko 99.3an 21:30etatik aurrera eta jarrai dezagun hegalak astintzen!

Saskibaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Zarauzko eta Getariako saskibaloi taldeko kideak izango dira gurean. Sahrk eta Ulacia taldeen igoeren inguruan arituko gara. Getariako taldeak orain aste batzuk lortu zuen Gipuzkoako 3. mailatik 2.era egotea eta pasa den larunbatean Zarauzko taldeak iaz galdu zuen maila berreskuratu du.

Beraz, bihar, saskibaloi kontuak entzun nahi izan ezkero, ez galdu gure saioa eta sintonizatu Arraio Irratia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!