Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2021

Pentsionisten ekitaldia eta Giloren kolaborazioa

Iepakoixou!

Igande honetako zati handiena gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicenterekin  joango zaigu. Berarekin berriki gure artetik joan zaigun Jesus Santrich burkide kolonbiarra ardatz izango duen saioa egingo dugu, beti bezala, beste hainbat kontu ere aipatuz. Ondoren atzo Donostian pentsionisten mugimenduak antolaturik burutu zen manifestazioko ekitaldia entzunteko aukera izango dugu esklusiban! Eta amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak, gaurkoan ere badirelako ahaztu ezin ditugun pertsonai zein gertaera batzuk.

Hau dena, esan bezala, gaur, maiatzak 30, igandea, gaueko 21:00etatik aurrera. Non? Non izango da ba, Arraio irratian! 99.3FM eta arraio.eus atarian. Entzun ezazue!

ZarataZarautzek ere 15 urte!

ZarataZarautz irratsaioak, Arraiok bezala 15 urte bete ditu eta modu berezian ospatu nahi izan dugu. Gaurkoan, 15 urte hauetan irratsaiotik pasa diren lagunak eta entzule finak eduki ditugu, bakoitzari kantu bat eskatuz.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.