Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2021

Izeta VI.a denboraldiko azken saioan

Kaixo entzule maite!

Konturatzerako iritsi da denboraldi honetan azken saioa, eta 2020-2021tari agur esateko Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.” izango da gurean. Aiako gaztea pentatloian dabil azken urte hauetan eta kirol honen inguruan gehiago jakiteko baliatuok dugu elkarrizketa. Zuek ere elkarrizketa hau entzun dezakezue bihar 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Ikasturtiai errepasua!

Bueno bueno, iritsi zaigu ikasturtiai aio esateko garaya eta modu ezin hobian eman diyou bukaera! Gonbidatu berezi asko izan ditugu aurten, baño gaurkuan Murtziatik etorri zaixkigu hango “bertsolaritzan” berri ematea Tomasa eta Manuela, ikasturteko sayo berezinetako bat osatuz!

Zuen gozagarri izango dalakuan eta datorren ikasturtian e Arraio irratiko uhinan beste aldian jarraituko dezuelakuan, udara on ona pasa !!

https://proxy.duckduckgo.com/iu/?u=https%3A%2F%2Ftse2.mm.bing.net%2Fth%3Fid%3DOIP.g6IVwx8YNtaPgTuxsLOyIAAAAA%26pid%3D15.1&f=1

Bermudatik #032

Elektronika saltseroak, gure lehenengo denboraldiko azken saioa. Mila esker Putzuzulo gaztetxiai eta batez ere arraiokideai guri aukera hau emateagatik. Plazer haundi bat izan da!

Azken irratsaioako ezin genitun gonbidatu hobiaguak euki. Txapa Irratiko Haus of Beats-eko kideak gela arroxian presente. Mila esker Balza eta Keep_a! Haundiyak zeate!

Gaurko saioan: Parade Ground, Gnod, FITH, The Asphodells, Itoiz etab.

Txintxuak izan!

Bermudasssssssssss

Ekida, sozialisten kultur ekimenaz eta Nerea Loiola idazlea, ‘Epizentroa’ narrazio bildumaz

Epaakaixoo!

Igande honetan ere gonbidatu ugari izango ditugu gela arroxean. Batetik, Ekida sozialisten kultur ekimeneko kide bat izango dugu, eratu berri duten proiektuaz aritzeko. Hainbat espaziotan hasi dira lanean, besteak beste, webgune baten bidez eta ‘Manifestua’ izeneko ikuskizunarekin.

Bestetik, Nerea Loiola idazlea ere izango dugu gurean, argitaratu duen azken liburuaz aritzeko, besteak beste. Epizentroa izeneko narrazio bilduma plazaratu du idazleak, zazpi ipuinez osatua. Haur eta gazte literaturen aritu ondoren, helduei zuzendutako lehen lana azalduko digu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako mikrofonoetan.

Ohi bezala, efemerideen tartean eta bestelako kontuak ere ez zaizkigu faltako! Badakizu, igandero, Arraio Irratian, FM 99.3an!