Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou!
Gaurko irratsaioa hasteko Samai-Zuloko sorgiƱaren kolaborazioarekin hasi dugu. Beti bezala liburu interesgarri bat gomendatu digu: “Trikua esnatu da”. Ondoren Korrikari buruz aritu gara, lehenik zuzenean Korrikaren berri eman digu Julenek, Arrosa sareko kideak, Korrikaren furgonetara egin dugun konexioan. Ondoren Egoitz, gure eskualdeko Korrikaren koordinatzailea izan da gure mikro askeetan, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen xehetasunak bernetik ezagutzeko aukera izan dugularik berarekin.
Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!