Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Artza Records zigiluko Aitor eduki dugu. Kaleratu dituzten erreferentziak errepasatu eta zigiluaren istoria kontatu digu.
Iepale!! Aste hontan puri-puriyan daon Arabako kuadrilarteko txapelketa izan deu hizketagai. Hortako parte-hartzaile dan Manex Agirre izan deu txapelketa berezi honen gora-beherak kontatzeko. Disfrutau!!
Gaurko honetan, otsailaren 26an, Arrosa Sareko topaketak izan ditugu hizpide beste behin. Hortarako Zintzilik irratiko kide den Julen izan da gure uhin askeetan eta berarekin, bai Arrosako topaketei buruz zein Zintzilik edota Gaztaño auzoari buruz solastu gara. Ondoren, pasa den ostiralean Merkatua bizirik, jaio berria den elkarteak, antolaturiko eguneko kronika ekarri dugu, esklusiban grabaturiko korteekin.
Entzule maiteok, hementxe gatoz gaurkuan ere zuen belarriak goxatzea gure bigarren kolaboraziyuakin. Asteburua pulamentuz hasteko, hona hemen 2matx saioko Laura eta Garazirekin indako BIGARREN KOLABORAZIYO OFIZIALA!
Duela ia hilabete Euskadiko hiriburura txangoa ingenun, aipatutako beste bi saltsera horiekin Hala Bedi irratian elkarlanian irratsaio pare bat grabatzeko. Bigarren saio honetan, pil-pilean dagon gai bat izan genun hizpide, euskara Araban eta giputxizentrismoa (Giputxis, gohome!) . Horrez gain, heteroarauaren zein ligoteoaren inguruan (Tinder…iiiiufa!) ere aritu ginan. Bestalde, berrikuntza baten berri eman genun “o´de Patiyoko” fragantzia.
Bukatzeko, eskerrik asko berriz ere, 2matx-eko majisimei eta Hala Bedi irratiari, guretzat plazer bat izan da zuekin berriketan aritzia. Berrian esan zuten bezala, elkarlanian jarraituko deu.
Goxatu asteburua eta beste bat arte! TUMAMARRATXA ETA GORA EUSKAL HERRI MAMARRATXUA!