Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2023

Patiyoko Atzuak 2.6: Maitena Usabiaga psikologiaz eta sexologiaz!

Kaixo, entzule maiteok:

2023a ondo bukatzeko hementxe dezue urteko gure azken saiua. Euskal kultura bada, DA eta, horregatik, bi diska eta “Bizkarsoro” pelikula gomendatzen dizkizuegu gaurkuan. Mesedez, gureak dian pelikulak nahi ditugu gure zinema aretotan! Sortzaileen txokoan, bestalde, Bizenta Mogel izan deu mintzagai. Beste behin ere, atzuak Kulturaz blai!

Elkarrizketatuai dagokionez, bueno……….izugarrizko opariya izan da Maitena Usabiaga gonbidatzia. Gai askoren inguruan jardun deu, besteak beste, psikologiaz eta, sarri, aldaketarako dazkaun erresistenziez ere bai. Sexologiaz eta erotikaz ere hitz egin deu, ez baitia gauza bera. Desirak askotan epaitu egiten ditugula ere esan deu eta, horregatik, harreman sexualak eukitzeakoan zerbait ikasi behar badeu hauxe da: desirak ez dakala mugarik, ez geala pelikula bateko aktoriak eta, beraz, ez deula inungo gidoirik jarraitu behar ez badeu nahi. Ezetz danian ezetz da eta BAIETZ danian, baietz dalako! Eskerrik asko Maitena, gogoeta interesgarri horiek mahai gainian jartzeagatik!

Saiua bukatzeko, agendan hainbat proposamen in ditugu. Kopla Txapelketa, Silitian kontzertua, Bertsio gaua eta…..ahaztu gabe GABONETAKO afari/bazkari familiar ear hoiek!

Besteik gabe, urtia ondo bukatu, hobeto hasi eta gogoratu 2023a urte ahaztezina izangoala, Patiyoko Atzuak saiuakin hasi gealao! Iiiiiiiiiufa! 🙂

1,2,3 TUMAMARRATXA!

Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa Venezuelari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, abenduak 10, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gure uhin askeetan. Venezuelatik etorri berria da eta herrialde bolibartarrean burutu den erreferendum bati buruz aritu gara luze eta zabal. Galdeketa honen atzean dauden gakoak aztertu ditugu eta etorkizunera begira ere jarri gara, batez ere kontinente mailan egon daitezkeen ondorioak kontuan hartzekoan izan daitezkeelako.

Entzun ezazue!