Press "Enter" to skip to content

Patiyoko Atzuak 2×11: Morroxkak, Zarauzko nexka* gaztiak

Kaixo entzule maiteok,

Zer moduz gea? Gaurkuak, beti bezela, gai ugari izan ditugu hizpide:

Enteratu altzea? Emakunde erakundek Eusko Jaurlartxirlakin eta Ertzaintzakin kanpaƱa bat atea du, emakumeok ertzaintzara sartzeko, berdintasunan izenian, … Patiyoko Ertzainak izango gea hemendik aurrea, ados?

Bestalde, uainguan beste sekzio bat asmatu deu, Sortzaileen Txokoa / Efemerideak: igandian martxoak 3 izan zan eta 1976an Gasteizen gertatutakoaz hitzein deu, poliziak izugarrizko sarraskia egin zuen, langileen aurka eta bost pertsona hil zituen. Arrazoi gehiago Ertzaintzan sartzeko, noski baietz. Horretaz aparte, Tes de Bechdel zer dan azaldu digu Libek, ikusi behar dezuen hurrengo pelikula feminista den edo ez jakiteko.

Gaurkuan gurian izan ditugu Maddi Iruretagoiena eta Uxue Alkorta, Morroxkak taldeko partaideak dia biak, Zarauzko nexka* gaztiak. A bueno, eta Aroa Arana ere izan da gela arroxian, gonbidatuen gonbidatu. Morroxkak taldia zer dan, nola sortu zan, zer dinamika egiten dituzten, zertaz hausnartzen duten etab. azaldu digute. Horrez gain, nexka* gazteek dituzten kezkez ere jardun dia, bai eta gaur egun feminismoan ikusten dituzten kezka, indargune eta ahulguneez ere.

Ostiral honetan da martxoak 8 eta egitarau ederra antolatu digute Zarauzko Mugimendu Feministarekin batera. Gora Borroka Feminista!

1, 2, 3, TUMAMARRATXA!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude